AEK-Korrika, Redadeg eta La Passem Pauen batuko dira alkarlana indartzeko

Bizkaie! 2026-10-21 11:50   Euskerea berbagai

Urriaren 24an eta 25ean egingo dabe Korrika Ahizpen III. Topaketea.





AEK-Korrika, Redadeg (Bretainia) eta La Passem (Okzitania) ekimenetako ordezkariak Pauen (Okzitania) batuko dira urriaren 24an eta 25ean, Korrika Ahizpen Topaketan. Hitzorduaren helburua izango da alkarlana sendotzea hizkuntza gitxituen aldeko lasterketen artean, esperientziak konpartidutea eta bideak aztertzea etorkizuneko erronkei batera heltzeko.

Topaketan, azken edizinoen balantzea egingo dabe eta berbagai izango ditue hurrengo lasterketen oinarrizko printzipioak, atontzeko prosezua eta segurtasuna.

Horrezaz gan, zenbait tailer egingo ditue komunikazino-estrategiak, tresna digitalak, tokiko taldeen eta boluntarioen inplikazinoa, finantziazinoa eta lankidetzak lantzeko.

Korrika Ahizpen Topaketak, beraz, aukerea eskainiko dau hizkuntza gitxituen aldeko ekimenen artean hartu-emonak sendotzeko eta hizkuntzen bizibarritzearen aldeko esperientziak zein ezagutzak konpartiduteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu