XIII. Berbagunea zemendiaren 4an egingo da Azkuna Zentroan
2026-10-27 13:15 Euskerea berbagaiUlibarri Euskaltegiak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz urtero atontzen dau.
Eider Inuntziaga Bilboko Udaleko Euskera, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazinoarteko Gaietako zinegotziak XIII. Berbagunearen aurkezpenean parte hartu dau gaur goizean.
Ulibarri Euskaltegiak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz atonduta, euskerea kalera ataratea dau helburu urteroko hitzordu honek. Lau txanda izango dira, bakotxean 324 persona batuko dira: lehenengoa, 9:30etik 11:00etara; bigarrena, 11:00etatik 12:30era; hirugarrena, 12:30etik 14:00etara; eta laugarrena, arratsaldez, 18:15etik 19:45era, guztiak Azkuna Zentroaren atarian.
Berbagunearen ediziNo honen desafioa euskerea kalera ataratea izango da aurrerantzean be eta edade eta baldintza guztietako euskaldunak mahai baten inguruan alkartzea, hainbat gairi buruz euskeraz berba egiteko: elikadurea, plataforma digitalak, aisialdia zein bestelakoak eta, holan, euskera euskeraz konpartidutea Bilbon.
Hitzordua arabere erakargarriagoa izan daiten, arlo guztietako eragileek, berbarako, kulturakoak, ekonomiakoak, kiroletakoak edo politikakoak, mahaia eta barriketaldia konpartiduko ditue euskerea ikusgarriago egiteko prest dagozan herritar anonimoakaz.
Emon izena hemen: berbagunea@gmail.com edo www.berbagunea.eus webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
