Xare Euskerazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak

Bizkaie! 2026-10-20 08:30   Euskerea berbagai

Amorebieta-Etxanora helduko dira bigarren urtez.

Esparru digitalean ohitura osasuntsu eta jasangarriak sustatzeko helburua dau ekimenak, eta 252 ikaslek parte hartuko dabe:

• Noiz: 2026ko urriak 20, 08:45–13:45
• Non: Zelaieta Zentroa
• Nor: Amorebieta-Etxanoko eta Igorreko 252 ikasle.
• Zer: 6 lantegi prakEko, hitzaldi interakEbo bi, Gezur(h)egia abentura grafikoa, Zainduz Saretu iges-olgetea eta Egunean Behin jokoaren zuzeneko parEda kolekEboa.

Igazko arrakastaren ostean, Xare egitasmoa bigarren aldiz helduko da Amorebieta-Etxanora. Gazteen Alfabetazino Digitala lehentasunezko preminea da eta, hain zuzen, nerabeen bizitzen arlo digitalari jagokonez be pedagogia egitea da jardunaldi honee helburuetako bat. Gaur egungo nerabeak, munduaren alde honetan behintzat, smartphoneen eta sare sozialen boomagaz batera jaio ziran eta, beraz, ingurune digitala be euren berezko habitata da, eremu fisikoa bezainbeste. Oraintsu, adimen artifizialagaz kontaktua izateko eta ibilteko sarbide osoa izan dabe gainera. Personen arteko hartu-emonak, sorkuntza-prozesuak, ogibideak eta eremu profesionala, heziketea bera digitalizau dira, baina askotariko gaitasunak lantzeko ikasketa-prozesu betean dagozan gazteek ez dabe behar besteko laguntzarik eta heziketarik jasoten arlo horreetan be egoki jarduteko.

Hain zuzen, hutsune hori beteteko ekarpena egitera dator Xare, gazteek uniberso digitalean be ohitura nahiz bizimodu osasuntsu eta jasangarriak izan deiezann. Jardunaldiotan teknologia eta lanabes barriak ezagutuko ditue eta, batez be, horreen erabilera arduratsua, eAkoa eta kriAkoa egiteko tresnak jasoko ditue. Eskubide digitalak, teknopaAak, ziberjazarpena... lako kontzeptuak jorratuko ditue nerabeek baina era ludiko eta erakargarrian, iges-olgeta eta bestelako formatu diberAgarrien bitartez, batez be ondo pasetako jardunaldiak dira eta!

Gazteak eta uniberso digitala bezelaxe, euskerea da Xare egitasmoaren hirugarren zutabea eta beste helburu garrantzitsua: euskerazko sorkuntzea eta baliabide digitalak ikusarazo nahi ditu gazteen artean. Eta, lanabesak ezagutu ez eze, ikasleek tresna horreek balioan jarri deiezan nahi dau; gazteak, hartzaile-konsumitzaile izateAk, euskerazko ekosistema digitala aberastuko daben sortzaile eta garatzaile izatera pasau daitezen.

Azkue Fundazinoak sustatu eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gazteria eta Euskera sailek babesten daben saio honek ArraAa BHI, El Carmelo, Urritxe BHI, Lauaxeta Ikastola eta Zornotza LH ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 252 ikasle batuko ditu.

Kontuak kontu, parte-hartzaileek Zelaieta Zentroan dabe hitzordua, eta han hiru gune: Pribatutasuna gunea, Hartu-emonak gunea, eta Ikas gunea (tailerrak). Goizeko 9:00etaAk 13:45ra bitartean, hiru taldetan banatuta eta beste horrenbeste txandatan, ikasleek Xare jardunaldiak dakarren egitarau osoaz gozauko dabe.

Jardunaldien izaera ludikoa indartzeko eta gazteei euskerazko uniberso digitalagaz izango daben kontaktu honek gomutan posiAboa ixteko, Egunean Behin olgetearen zuzeneko parAda kolekAboa be jokatuko dabe 252 parte-hartzaileek. 09:15ean izango da hori, harrera ekitaldia amaitu eta berehala.

Amorebieta-Etxano, 2026-2027 ikasturteko bigarrena

Iruñeakoaren ostean, Amorebieta-Etxanoko hitzordu hau izango da Xare jardunaldien bigarren geldialdia 2026-2027 ikasturtean. Ostean, Baionara, DonosAara, Bilbora eta Gasteizera helduko da, besteak beste.

2017an hasi zanetik eta 2026ra bitartean, Euskal Herri osoko 18.500 bat gaztek hartu dabe parte heziketa digitala eta euskerazko kultura digitala sustatzea helburu dauen Xare egitasmoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu