AEK-k eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2026-09-30 10:56 Euskerea berbagaiAizu! aldizkariko testuak erabiliko ditu euskerearen Erreferentzia Corpusa aberasteko.

Lurdes Etxezarreta AEKren ordezkariak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dabe akordioa. Hitzarmenaren bidez, aurrerantzean AEKren Aizu! aldizkariko testuak erabiliko ditu Euskaltzaindiak bere corpusa aberasteko. Gainera, AEK-k bestelako materialak (besteak beste, askotariko formatuetan egon daitekezan ikasmaterialak) eskuratu leikioz Akademiari, Euskerearen Erreferentzia Corpusa egitasmoan erabili daizan.
Euskaltzaindiak, material hori guztia erabiliko dau Euskerearen Erreferentzia Corpusaren barruan atontzeko, analisi estadistikoa eta tratamendu lexikografikoa egiteko, horren zuzendaritza zientifiko zorrotzari loturik.
Era berean, Euskaltzaindiaren webgunean azaltzen diran hainbat lanabes erabilteko prestakuntza saio bi, online, atonduko dira 2026-2027 ikasturtean. Horrezaz gan, euskera batuaren inguruabarrean sortzen diran hainbat duda argitzeko lan-mintegi bat atonduko da. Mintegi horrek Euskera Batuaren Eskuliburua hartuko dau ardatz nagusitzat. Gainera, Euskera Batuaren Ortotipografia dala eta, Euskaltzaindiak hainbat lurraldetan atontzen dituen ikastaroetan, kopuru mugatu eta jakina gordeko dau AEKko trebatzaileek/irakasleek parte hartu deien. Azkenik, euskeraz ahoskatzen ikasi eta erakusteko, ikastaro bi atonduko dira 2026-2027 ikasturtean.
Euskerearen Erreferentzia Corpusa
Euskerearen askotariko adierazpen eta erabilerak batzen dituan corpus sinkronikoa da. Corpus hori ahalik eta orekatuena izateko eratzen da, lurraldeen, egileen, jatorrien eta erabilera-eremuen ikuspegitik.
Euskaltzaindiak, besteak beste, hizkuntza-araugintzearen bilakaerea aztertzeko, premina barriak antzemoteko eta Euskaltzaindiaren Hiztegia aberasteko erabilten dau. Helburua da Euskaltzaindiaren ahozko nahiz idatzizko edukiak jasoten dituen datu-baseak aberastea. Euskaltzaindiaren datu-baseek hainbat hedabidek, argitaletxek eta erakundek euskeraz sortutako ahozko nahiz idatzizko edukiak jasoten ditue, eta eduki horreek corpusaren oinarria dira.
Euskaltzaindiak 2025eko martiaren 31n aurkeztu eban jentaurrean: Corpus orekatua, edegia eta kolektiboa Andres Urrutia euskaltzainburuak agerpenean esandakoa, Euskal Herriko 70 bat erakunde pribatu eta publikoren materialak jasoten baititu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
