Berbategia.eus euskalkien bilguneak aurrera jarraitzen dau
2026-10-30 10:38 Euskerea berbagai12 hiztegi eta 30.891 erregistro gehitu dira.
Dagoeneko 46 hiztegi eta 141.000 erregistro baino gehiago batzen ditu webguneak, euskerearen euskalkietako aberastasuna herritarren, euskera ikasleen eta ikertzaileen eskura jarriz.
Euskalkien Lagunak lantaldeak eta Iberba Euskera Zerbitzuak bultzatutako proiektuaren helburua euskalkietan eta tokian tokiko berbakeratann jasotako ondarea batu, jagon eta ezagutarazotea da. Horretarako, urteetan zehar ikertzaile eta herritarrek batutako berba, esaerak eta bestelako lexiko-materialak digitalizau eta plataforma berean eskaintzen dira.
Azken eguneraketeagaz, Meñaka, Behenafarroa, Leitza, Legazpi eta Antzuolako hiztegiak gehitu dira, danetara 21.385 erregistro batzen dituenak. Horreen artean dagoz Iñaki Gaminderen Meñaka berbarik berba lana; M. Salaberryren Vocabulaire de mots basques bas-navarrais traduits en langue française; Mikel Olano Irurtiaren Leitzako lana; Legazpiko euskereari buruzko lexiko eta etnografia lana; eta Jon Larranagaren Antzuolako hizkera.
Hego-nafarrerearen ondarea be Berbategian Aitor Aranaren eskutik
Horreez gan beste barritasun nagusietako bat Hego-nafarrerari eskainitako zazpi hiztegi barrien sarrerea da: Artaxoa, Auritz-Orreaga, Gesalatz, Odieta-Olaibar, Oibarerri-Uxue, Artzibar eta Elortzibar dira gehitutako eremuak, eta danetara 9.506 erregistro ditue. Hiztegi horreek Hegonafarrera.eus webguneagaz lotuta dagoz eta bertan be ikusi daitekez.
Hola, Berbategia.eus-ek eta Hegonafarrera.eus-ek alkarren osogarri diran tresna bi eskaintzen ditue, Nafarroako euskerearen ondare lexikoa eta dialektala lantzeko. Berbategian hiztegi horreek gainerako euskalkietako eta tokian tokiko hiztegiakaz batera bilatzeko aukerea dago; Hegonafarrera.eus-en, barriz, Hegoaldeko goi-nafarrerearen eremuak modu espezifikoagoan ezagutzeko aukerea dago.
Danetara, 46 hiztegi eta 141.000 erregistro
Azken gehikuntza horreekaz, Berbategia.eus-ek 46 hiztegi eta 141.247 erregistro ditu. Proiektuaren aurreko eguneraketan 34 hiztegi eta 110.356 erregistro egozan eta beraz, azken gehikuntzek 30.891 erregistro ekarri ditue.
Datuok erakusten dabete proiektuaren hasierako helburua gero eta material gehiagogaz gauzatzen da: euskalkien altxorra batu eta herritarren zein ikertzaileen eskura jartea, euskerearen tokian tokiko aberastasuna ezagutu, erabili eta ez galtzeko.
Berbategia.eus-en bilaketak hainbat modutan egin daitekez: berbearen, euskalkiaren, hiztegiaren edo multzo/familiaren arabera. Azken aukera horri esker, gai edo eremu bereko berbak batera ikusi daitekez; horrek webgunea erabilgarriago egiten dau, besteak beste, euskerea lantzeko eta ikasteko.
Jakingarriak

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
