Ibilaldia Seranteseko tontorreera joango da zemendiarenn 22an

Bizkaie! 2026-11-20 07:35   Euskerea berbagai

Bihotz Gaztea Santurtziko ikastoleak Serantesera igoerea atondu dau.

Ekimena Ibilaldiko ekintza moduan atondu dau ikastoleak, lankidetzan ibili dana Bihotz Gaztea mendizale alkarteagaz, Erlauntza eta Lemoizko Txalaparta taldeakaz batera. Santurtziko Udalaren babesa be izan dau ekimenak.

Proposamena edegia da parte hartu nahi daben herritar guztientzat. Mendi bueltea egin ondoren, Kabiezesko plazan alkartu eta bertan musikaz girotutako jaia egongo da.

Goizeko 09:30ean Mamarigako frontoi ondoko enparantzan hasi eta Serantes mendian talde-argazkia atarako da, Lemoizko taldeak txalapartea joten dauen bitartean. 13:00ak inguruan Kabiezeseko plazan batuko da taldea, txitxiburduntzia eginez. Horretarako tiketak euro 2an eskuratu ahal izango dira Ikastolan bertan zein Ibilaldiko dendan (Antonio Alzaga kalean).

Ibilaldiko ekimena dala nabarmentzeko, parte-hartzaileak Ibilaldiko erropakaz jantzita etorteko konbita egin dau ikastoleak, izan be, 2027ko maiatzaren 30ean Santurtzira etorriko da Ibilaldia.

2026koa Bilboko Kirikiño Ikastoleak atondu eban eta Kirikiñoko kideak be Serantesera hurbilduko dira domekan Ibilaldiko testigua Bihotz Gazteako kideei pasetako.

Atontzaileek dei egin deutsee herritarrei ekimen honetara batu daitezan. Aurten be, sinistezina izango baita!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu