GUROT Euskal Tribiala modalidade barriagaz dator

Bizkaie! 2026-09-30 12:13   Euskerea berbagai

Hamasei urtetik gorako herritarrak izango dira aurtengo erronkan protagonista.

Euskal Tribiala barriro dator, eta ikasturte honetan, gainera, modalidade barri bategaz. Aurreko edizinoetako gazteentzako proposamenari jarraipena emonez, 16 urte edo gehiagoko herritarrei zuzendutako modalidade barria jarriko da martxan.

Amorebieta-Etxano, Durangaldea, Getxo, Gernika-Lumo, Enkarterri, Mungia edota Txorierrin bizi edo ikasten daben 16 urtetik gorakoek izango dabe parte hartzeko aukerea. Erronkea izango da zeure inguruko eta mundu zabaleko galderak euskeraz erantzutea, ezagutzea probetea eta, batez be, olgetan ondo pasetea.

Prest zagoz zure ezagutzak probetako?

GUROT Euskal Tribiala lehiaketea eta euskeraz olgetako, ikasteko eta norberaren ezagutzak probetako aukerea be bada. Galderak askotarikoak izango dira, gertuko errealidadekoak zein mundu zabalekoak.

Eta lehiaketea hasi aurretik, nahi beste praktiketako modua izango dabe parte-hartzaileek, zemendiaren 9an erronka ofiziala hasi aurretik prest egoteko. Horregaitik, 16 urte edo gehiago badituzu, animau eta parte hartu! Ez da beharrezkoa aditua izatea: olgetea, probetea eta euskeraz gozetako gogoa izatea da behar dozuna.

Jakingarriak

  • Praktikak: lehiaketea hasi aurretik, nahi beste.
  • Lehiaketea: zemendiaren 9tik abenduaren 13ra.
  • Nori zuzendua: 16 urte edo gehiagoko herritarrei.
  • Parte-hartzaileak: Amorebieta-Etxano, Durangaldea, Getxo, Gernika-Lumo, Enkarterri, Mungia eta Txorierriko herritarrak.

Saria: astegoiena EAEko nekazal-turismo batean

Parte-hartzaileen artean 2 opari-bono banatuko dira. Bono bakotxa lagun birentzat izango da eta gau 2 + armozua, EAEko nekazal-turismo batean.

Beraz, badakizu: praktikau, animau eta erakutsi zenbat dakizun!

Emon izena hemen eta hasi olgetan. Zure txandea da!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu