Euskal Mangari buruzko mahai-ingurua: Euskerazko mangaren loraldia bertatik bertara ezagutzeko aukera parebakoa izango da. Kabe argitaletxeak (2022tik Japoniako manga arrakastatsuak itzuli dituana) eta Draco Somniumek (igaztik Sua jatorrizko manga arrakastatsua argitaratu dauena) parte hartuko dabe Mikel Murok eta Oihane Amantegik, hurranez huraen. Moderatzaile lanetan, gai honetan aditua dan James Ling Cheung arituko da, Honya liburu-dendako kidea.
Donostia International Physics Center-ek (DIPC) atondutako nazinoarteko zientzia-jaialdia, udagoien honetan bueltauko da Donostiara zientziaren eta gizartearen arteko topagune bilakatzeko. 2026ko irailaren 28tik urriaren 3ra, nazinoarteko zientzia arloan eragin handieneko aditu batzuk batuko dira jaialdiaren seigarren edizinoan, besteak beste, 6 Nobel saridun.
Dobako programazino edegiagaz, P4K jaialdiak ezagutza herritarrakana hurbilduko dau barriro, alkarrizketa, pentsamendu kritikoa eta jakin-mina sustatuz, eta zientzia gure kulturearen ezinbesteko elementua dala aldarrikatuz.