90 minutuz Óscar Martínez LOS 40ko lokutore eta DJaren saioa eta Martín Urrutia abeslariaren zuzenekoa buztartuz. Publikoak sano gozauko dau euskal artistearen kontzertuagaz batera; 2023an Operación Triunfoko finalistdea izan ondoren, La Insolación diskoagaz ekin deutso bakarkako lanari.
Lone Ark meets Message talde berezia izango dAu lagun; Roberto Sánchez (Lone Ark) kantabriarrak —abeslari, musikari eta produktoreak— gidatutako egitasmoa da, eta bertan bere azken lana, Singers & Players, aurkeztuko dau.
Ikuskizunean Paula Koops, Gon Abril, Avenida, Tony Grox eta Lucycalys batuko dira agertokian. Bost artista horreek Estaduko pop, rock eta musika urbanoaren proposamen barri inportanteenetako batzuk dira.
Carlos Tarquek eta Ricardo Ruipérezek hiru hamarkadako ibilbidea ospatuko dabe oso bira berezi bategaz. Kontzertuan arrakasta handiak errepasauko ditue, hain ohikoak ez diran beste kantu batzuekaz batera, M-Clan rock espainiarraren erreferente nagusietako bat bihurtu daben indarrari eta benetakotasunari eutsiz.