Urtarrilak 29
Neguan Flamenco. ANA POLANCO + DANIEL BOMMATTI.
2026/01/29 20:30
Getxon, Algortako Muxikebarrin. |Musikea
'Majareta', Juan Manuel Gil.
2026/01/29 19:00
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. |AurkezpenakJuan Manuel Gilen eleberria oso dibertigarria da, eta ahozkotasuna eta umorea erabilten ditu protagonistearen oinazeak irakurleari transmitiduteko, batzuetan bizitza osoan daroaguzan barruko-martirioak dagozala agirian itxita. Kontakizun eta lekukotza ugarien bidez protagonistearen bizitea azaleratzen da, kontraesanez, erdizkako egiez, beharrezko guzurrez eta ezusteko joan-etorriz betea. Leo Almada, majareta, ezustean aurre-erretiratua da, hogeita hamar urte baino gehiago eskola bateko atezaintzan emon ondoren. Hori dala eta, jazoera kezkagarri baten protagonista izango da, eta kaltetu nagusiak ikastetxeko ikasleak izango dira. Jazoera horren ondoren, emoten dau guztiek badabela zeresana atezainari buruz, haren sekretu attorrezinei buruz, eta auzoko gizonik bakanenetako bat izatearen arrazoiei buruz, nahiz eta gizon on, samur, zuhur eta eskuzabalenetako bat izan.
Juan Manuel Gil Almerian jaio zan 1979an.
Idazlea eta irakaslea da. Antonio Gala Fundazinoko egoiliarren lehen promozinoko kide izan zan. Bere lehen liburuagaz, Guía inútil de un naufragio (2004), Andaluziako Gazte Poesia Saria eskuratu eban. Ordutik, eleberriak idazten ibili da: Inopia (2008), Las islas vertebradas (2017), Un hombre bajo el agua (2019) eta La flor del rayo (2023), hain zuzen be. 2021ean Liburutegi Laburraren Saria irabazi eban Trigo limpio lanari esker. Gainera, Mi padre y yo. Un western (2012), Argaria saria ekarri eutsona eta Hipstamatic 100 (2014), bizitza eta gaurkotasuna nahasten dituen testuen bildumea be argitaratu ditue.
Galder Reguera (Bilbo, 1975) Filosofian lizentziaduna da Deustuko Unibersidadean eta, gaur egun, Athletic Club Fundazinoko Estrategia eta Eragiketen zuzendari lanak egiten ditu. Fundazinoko proiektuaren arduradun nagusia da 2008tik. Gainera, jaialdi bi zuzentzen ditu, bata literaturakoa (Letrak eta Futbola) eta bestea zinemakoa (Thinking Football Film Festival), munduko zinema eta futbol jaialdirik onenetakoa.
Streaming bidez jarraitzeko aukerea dago hemen.
'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.
2025/06/05 - 2026/01/31
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakPilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.
Musikagileak. Musika Garaikidearen XVI. Zirkuitua
2025/09/18 - 2026/03/21
Euskal Herriko hainbat lekutan. |Musikea
'Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025'.
2025/10/08 - 2026/03/01
Bilboko Arte Eder Museoan. |ErakusketakAzken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.
'Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30'. KOEN VANMECHELEN.
2025/10/16 - 2026/01/31
Hernaniko Chillida Lekun. |ErakusketakNaturea, artea, zientzia eta arkitekturea buztartzen dituan erakusketea. Mugak/Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan, artisteak Espainian egin dauen lehen erakusketeak indartu egiten dau museoak naturea, artea, zientzia eta arkitekturea kurutzatzen diran leku bizi lez dauen bokazinoa.
'Trucada e imperfecta'. RUT OLABARRI.
2025/10/29 - 2026/02/15
Bilboko Rekalde Aretoan. |ErakusketakRut Olabarri (Bilbao, 1962) artistearen Trucada e imperfecta erakusketea, pinturea, ehungintzea, eskulturea, ikus-entzunezko lanak eta instalazinoak biltzen dituana.
Informazino gehiago hemen.
'Eraldaketa baten kronika 1900/1957'
2025/10/31 - 2026/04/06
Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3). |Erakusketak
'Txillarreko Sukaldaria'
2025/11/12 - 2026/02/19
Berrizeko Kultur Etxean. |AurkezpenakAsier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek idatzitako liburuaren aurkezpena.
Ganerako aurkezpenetako hitzorduak erantsitako argazkian ikusi.
'Yo soy la Inteligencia Artificial'.
2025/11/21 - 2026/04/25
Next Museum Bilbaon (Blas de Otero kalea, 54 - Deustu - Bilbo). |ErakusketakSebastiano Vitale komisario dauen erakusketea Bilbora helduko da Salt Lake Cityn (AEB) eta Londresen (Britainia Handia) ikusgai egon ondoren. Haren bidez, Bilboko museoak etapa barri bati ekingo deutso eta zientzia, teknologia eta artea bikain buztartzeari esker, murgitze-erakusketak eskainiko dira barritzaileak, sortzaileak eta dibulgatzaileak, gaurkotasun handiko arazo eta gaiei buruz gogoeta eginarazoko dabenak, espazioko arduradunen esanetan.
Bisitariak
- Beherapen bereziak familientzat (3 kide baino gehiago) eta taldeentzat (10 lagun baino gehiago).
- Sarrera doban 5 urteko edo hortik beherako umeentzat eta dibersidade funtzionala daben personakaz doazenentzat.
- Irisgarria mugikortasun urriko personentzat.
- Hitzarmen bereziak ikastegi eta enpresakaz. Eskatu informazinoa hemen: reservas@nextmuseum.net.
Ordutegia
- Astelehen eta martitzenetan: zarratuta.
- Eguaztenetik zapatura: 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (20:30ean).
- Domekatan: 11:00etatik 18:00etara. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (19:00retan).
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Primeros años 1990-1992. New York'. Txomin Badiola, Peio Irazu eta Darío Urzay.
2025/12/11 - 2026/01/31
Bilboko Michel Mejuto Galerian (Juan de Ajuriaguerra, 18). |ErakusketakErretratua: Casa encantada, Txomin Badiola.
'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.
2025/12/15 - 2026/05/10
Bilboko Eleiz Museoan. |ErakusketakBizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.
Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.
'IX. Zinema eta Zientzia'
2026/01/07 - 2026/03/27
Euskal Herriko hainbat tokitan. |Ikus-entzunezkoakBilboko proiekzinoen egitaraua hemen.
'Estelak' eskultura erakusketea
2026/01/08 - 2026/02/27
Elorrioko Iturri Kultur Etxean. |Erakusketak
Hasibarrientzako Bertso Ikastaroa
2026/01/14 - 2026/03/04
Algortako Aldai Patronatuan. |Bertsolaritzea- Ordutegia: eguaztenetan (18:30 - 19:30).
- Taldeak:
- 16 - 35 urte.
- 35 urte baino gehiago.
- Prezioa: 35 euro.
- Izen-emotea: 605704385
'Zirrikituak uretan'. AITOR RENTERIA
2026/01/16 - 2026/02/27
Bilboko Desio Artspacen. |ErakusketakDesio Artspacek Zirrikituak uretan aurkezten dau, Aitor Renteriaren bakarkako erakusketea, urtarrilaren 16tik zezeilaren 27ra Bilboko Maiatzaren Biko galerian ikusgai egongo dana. Inaugurazinoa urtarrilaren 16an izango da, 19:00etan, artistearen presentziagaz.
Aitor Renteriak, bere lan-ildo barrienetik, ura aztertzen dau atari eta eraldaketa espazio bezela. Muga horretan, argiak, gardentasunak eta materiak arrakalak sortzen ditue, eta, horreen bidez, denporea eta memoria iragazten dira.
Pinturearen, degradaduen eta metakrilatoaren bidez, ikusten danaren gainazalaren azpian taupaka dagoan horretan begiradea geratzera gonbidetan gaitu erakusketeak.
Natura Elektronikoa zikloa
2026/01/17 - 2026/02/28
Donostiako Kutxa Fundazinoa Kluban (Tabakalera). |MusikeaSarrerak hemen.
Orkestra Zuzendaritzari buruzko VIII. Topaketak
2026/01/27 - 2026/01/30
Bilboko Musika Egoitzan. |Musikea