Irailak 24
II. Zoopolis TV Tour.
2026/09/24 19:00
Bilboko Jazzon Aretoan (Urazurrutia, 5 - Behea). |JardunaldiakUrbanbat Festek Zoopolisera joateko dinotsu: baliabideak, espazioa eta denporea konpartiduten dituen espezie askotarikoek bizitako uri irudikatu batera. Bertan, lankidetza, gatazka, egokitzapen, lehia eta norgehiagoka-hartu-emonak ere sortzen dira.
Uria animalien ikuspegitik begiratzeak aukerea emoten dau uria makina arrazional, ordenatu eta aurreikusgarri bezel ulertzen dauen idea dudan jarteko; ustez kontrolagarria dan sistema baten barruan modu eraginkorrean funtzionetan daben piezak dituan makina lez, hain zuzen. Irudikapen horren aurrean, Zoopolisek uria ekologia sendo moduan irudikatzea proposniduten dau: menpekotasun-hartu-emonek, baliabideengaitiko gatazkek eta egokitzeko forma askotarikoek zeharkatutako ekologia bezela.
Ikuspegi horretatik abiatuta, jaialdiak gure urien eraldaketak eta hareen dimensino sozioespazialak aztertzea proponiduten dau, arkitekturearen, urigintzearen, gizarte-zientzien eta arte zein kultura-praktiken arteko alkargunean. Horretarako, programazino osoa ikerketa, bitartekaritza kulturala eta eztabaida publikoa buztartzen dituan prozesu kolektibo bezela diseinau da.
Informazino gehiago hemen.
CARMINHO.
2026/09/24 19:30
Bilboko Arriaga Antzokian. |MusikeaCarminho abeslari lisboarrak bere azken albuma, Eu vou Morrer de Amor ou Resistir, aurkeztuko dau Arriagan. Fadoaren forma guztiak eten barik aztertzen dituan artista honen ibilbideko zazpigarren albuma da.
Erosi sarrerak hemen.
Plazarik Plaza 2026.
2026/09/24 18:30
Bilbon, Sabino Arana, 50ean. |JantzeaBilboko Udalak, beste urte batez, Plazarik Plaza programea atondu dau Bilboko folklorea sustatzeko eta Basurtuko kaleetara kalejirak, jantza-alardeak eta bestelako ekitaldiak eroango ditu, herritarrek eta bisitariek doban gozau deien.
Plazarik Plaza Beti Jai Alai Dantza Taldeagaz alkarlanean atontzen da. Talde hau Basurtu auzoko herri sentimendu euskaldunetik jaio zan eta, sorreratik bertatik, euskal herriaren jantza, ohitura eta errituen ikerketan, ikaskuntzan, konserbazinoan eta dibulgazinoan konprometiduta dago.
Egitaraua
- Plazarik Plaza programaren edizino honetan Beti Jai Alai Dantza Taldeak eta Udal Txistulari Bandeak Plaza beti dantza antzeztuko dabe irailaren 24an, eguenean, 18:30ean. Sabino Arana 50ean izango da ikuskizuna eta Plazarik Plazarako beren-beregi talde biek egindako obrea da.
- Barikuan, irailaren 25ean, Sabino Arana 50ea, arratsaldeko 20:00etan DAB Dantza Konpainiak Tinieblak eskainiko dau.
- Irailaren 26an, zapatuan, 13:30ean, Beti Jai Alai Dantza Taldeak musika saioa eskainiko dau Basurtuko kaleetan zehar, nahi dabenek jantzan egin deien. Arratsaldean, kalejirea egingo da auzoko kaleetan, 18:30etik aurrera, Beti Jai Alai Dantza Taldearen eta Burgoseko Danzas Burgalesas Justo del Río taldearen gidaritzapean. Arratsaldeko 19:00retan, talde bi horreek alardea eskainiko dabe Sabino Arana 50ean.
Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.
2026/01/18 - 2026/12/13
Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |MusikeaAurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..
Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.
'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.
2026/04/15 - 2027/05/12
Bergarako Laboratorium Museoan. |ErakusketakWolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.

Informazino gehiago hemen.
'Ipurtargiak. Argi-puntuak iluntasunean'. JOSE MADRID SANTURTUN.
2026/06/18 - 2026/10/04
Bilbon, Berreginen Museoan. |Erakusketak
'Uhinak'. RA ASENSI.
2026/07/08 - 2026/12/28
Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak


Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.
Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.
Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Mundu baten aukerea-Naturearen iluspegiak BBVA Bilduman'.
2026/07/09 - 2026/10/09
Bilbon, San Nikolas Jauregian. |ErakusketakOrdutegia: astelehenetik domekara 11:00-19:00. Zarratuta egongo da garagarrilaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 22an.
'La posibilidad de un mundo. Visiones de la naturaleza en la Colección BBVA'.
2026/07/09 - 2026/10/12
Bilbon, BBVAren San Nikolas Jauregian. |Erakusketak
'Zabalguneak, trazatutako edozein garai hobea izan al zen?'.
2026/07/16 - 2026/09/27
Donostian, Santa Teresa komentuan. |Erakusketak
'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.
2026/07/21 - 2027/01/10
Gernikan, Euskal Herria Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'BIZKAIA objetiboan' erakusketea. PHOTOBAT.
2026/09/04 - 2026/10/04
Urduñako Orduña Hiria Museoan. |Erakusketak
Nafarroako Komikiaren XVII. Aretoa.
2026/09/04 - 2026/09/27
Iruñea, Sarriguren, Antsoain eta Lizarran. |Jardunaldiak
Informazino gehiago hemen.
'Gandioleko eraikitzaileak'.
2026/09/11 - 2026/10/02
Getxon, Gurari, Emakumeen Etxean. |ErakusketakSenegalen aurrera eramandako proiektu komunitario bati buruzko erakusketan Tabax Nité prozesu eregitzailean parte hartu eben hainbat persona ikusi daitekez. Hahatay alkarteak 2020an Senegaleko Gandiolen martxan jarritako esperimentazino espazioa da. Horrek egitura komunitario batzuk ditu, esate baterako osasun zentroa, emakumeen etxe bat, komunikazino zentroa, lanbide-heziketako areto bat eta baratze bat, eta aldi berean, ingurumenari, generoari, ekonomiari, identidadeari, erresilientziari eta bestelakoei buruz hausnartzeko aukerea eskaintzen dau. Irudiak Marta Moreiras eta Ina Thiam argazkilariek emondako tailer baten emoitzea dira.
Ekimena udalerrira KCD GGKEaren eskutik helduko da, urriaren 16an Muxikebarrin izango dan Zinema Ikusezina Film Sozialak Nazinoarteko Jaialdiaren saioaren atarian.
'Emakumeak eta literaturea'. Dinamizatzailea: Maitane Perez.
2026/09/14 - 2026/12/14
Bilbon, Foru Liburutegian. |IkastaroakIkastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. pisuan. Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra hemen. Danetara, 20 plaza dagoz, eta jente gehiagok izena emoten badau, zozketa bidez esleituko dira lekuak.
XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa.
2026/09/14 - 2027/05/05
Bilbon. |Jantzea- Klaseak: Astelehen eta eguaztenetan.
- Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
- Ikastaroaren prezioa: 130 euro.
'Walker'. TSAI MING-LIANG.
2026/09/18 - 2026/12/12
Donostian, Tabakaleran. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026.
2026/09/19 - 2026/12/20
Hazparneko Mendeala Gelan. |BertsolaritzeaInformazino gehiago hemen.
