Bagilak 29
'Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean'.
2026/01/16 - 2026/08/30
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakCatalina Lozano Artium Museoko komisarioburuak komisariauta, Louidgi Beltrame artisteagaz egindako alkarrizketak eta trukeak laguntzeagaz.
Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.
2026/01/18 - 2026/12/13
Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |MusikeaAurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..
Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.
'Mario Gaztelu 2018 2025 - Pintura, Cartelismo e Ilustracion'.
2026/01/30 - 2026/06/29
Bilboko Yimby Sota Aretoan (Kale Nagusia, ). |ErakusketakMario Gaztelu bilbotarraren erakusketan 30 obra dagoz ikusgai hiru txataletan:
- Pintura.
- Cartelismo.
- Ilustración.
Ordutegia: astelehenetik barikura 09:00etatik 19:00retara.
'Begirada disidente bat'. JUANA CIMA.
2026/02/28 - 2026/08/30
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakBegirada disidente bat erakusketeagaz bizi-jarrera batera hurbiltzea proponiduten da. Karibeko gomutea, Euskal Herrian jasotako prestakuntza eta espiritualtasun esploratzailea buztartzen dituan ibilbideaz gan, hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieratik, nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko oinarrizko eztabaidak aurreikusten dituana. Juana Fernández Cima (Caibarién, Kuba, 1951) ahots berezi bategaz agertzen jaku, sarritan arau heteropatriarkalaren ertzetatik jardunez, disidentzia erradikal eta poetikoko uniberso estetikoak ereginez, sorkuntza eta bizitea batuz, banaezin bihurtu arte.
Ikusgarritasun publiko handieneko aldian (1977-1997), haren lanak bilduma instituzionaletan sartu ziran ,besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gasteizko Udalarenetan. Halan da be, askatasun formalak, arlo afektiboko zintzotasunak eta identidadearen azterketan kontzesinorik ezak kanon kritiko eta museistiko nagusiaren bazterrean kokatu eben. Erakusketa-zirkuitutik —ez, ostera, produkzinotik— nahita erretirau ondoren, haren obrea narratiba hegemonikotik kanpo geratu zan. Erakusketa honek bakotasun hori agirian ixtea, haren ekarpenaren garrantzia aldarrikatzea eta eztabaida garaikidean dauen lekura itzularazotea du helburu.
Erakusketea Garazi Ansa historialariak (Oiartzun, 1989) komisariau dau.
