Garagarrilak 2
49. Getxoko Jazz.
2026/07/02 .
Getxon. |MusikeaCamille Thurmanen (New York, 1986) txandea izango da, jazzaldian indar gehieneko saxofoi-jotzaile, abeslari eta konpositoreetako bat.
XXVIII. Jazzber.
2026/07/02 20:30
Bermeoko Kafe Antzokian. |MusikeaSaul Andreu Quartet. Lau lagun eta musikarien arteko alkarlanetik sortutako taldea da. Euren konposizino propioen eta sormenaren bidez, musikearen bitartez berbek adierazo ezin dabena transmitiduteko kapaz dira.
Arbolapean 2026. ZIRAUN.
2026/07/02 20:00
Gernika-Lumoko Seber Altube Auditorioan. |MusikeaIparragirreren Gernikako Arbolearen gerizpean izango dira kontzertuak.
Sormenaldia. 'Xiberoa kantuz loraturik, txoriekin hizketan' film laburra.
2026/07/02 19:30
Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. |Ikus-entzunezkoakDoban.
Sormenaldia. 'Performance Musikatua'. MIXEL ETXEKOPAR.
2026/07/02 20:30
Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. |MusikeaErosi sarrerak hemen.
Udagiro. Oteizarekin Solasean. Alaitz Muro, Beñat Achiary eta Raul García Etxeberria.
2026/07/02 18:00
Durangon, Benita Uribarrena Parkean (euria bada Durangoko Arte eta Historia Museoan). |JardunaldiakSoinu eta kolore ART-ean. Durangoko Arte eta Historia Museoaren 40. urteurrena ospatzeko jardueren barruko inprobisazino ekitaldia.
'Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean'.
2026/01/16 - 2026/08/30
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakCatalina Lozano Artium Museoko komisarioburuak komisariauta, Louidgi Beltrame artisteagaz egindako alkarrizketak eta trukeak laguntzeagaz.
Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.
2026/01/18 - 2026/12/13
Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |MusikeaAurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..
Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.
'Begirada disidente bat'. JUANA CIMA.
2026/02/28 - 2026/08/30
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakBegirada disidente bat erakusketeagaz bizi-jarrera batera hurbiltzea proponiduten da. Karibeko gomutea, Euskal Herrian jasotako prestakuntza eta espiritualtasun esploratzailea buztartzen dituan ibilbideaz gan, hirurogeita hamarreko hamarkadearen amaieratik, nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko oinarrizko eztabaidak aurreikusten dituana. Juana Fernández Cima (Caibarién, Kuba, 1951) ahots berezi bategaz agertzen jaku, sarritan arau heteropatriarkalaren ertzetatik jardunez, disidentzia erradikal eta poetikoko uniberso estetikoak ereginez, sorkuntza eta bizitea batuz, banaezin bihurtu arte.
Ikusgarritasun publiko handieneko aldian (1977-1997), haren lanak bilduma instituzionaletan sartu ziran ,besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gasteizko Udalarenetan. Halan da be, askatasun formalak, arlo afektiboko zintzotasunak eta identidadearen azterketan kontzesinorik ezak kanon kritiko eta museistiko nagusiaren bazterrean kokatu eben. Erakusketa-zirkuitutik —ez, ostera, produkzinotik— nahita erretirau ondoren, haren obrea narratiba hegemonikotik kanpo geratu zan. Erakusketa honek bakotasun hori agirian ixtea, haren ekarpenaren garrantzia aldarrikatzea eta eztabaida garaikidean dauen lekura itzularazotea du helburu.
Erakusketea Garazi Ansa historialariak (Oiartzun, 1989) komisariau dau.
'Basterretxea - Oteiza. El problema del espacio'.
2026/03/26 - 2026/08/30
Nafarroan, Alzuzako Jorge Oteiza Museoan. |ErakusketakInformazino gehiago hemen.
'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.
2026/04/15 - 2027/05/12
Bergarako Laboratorium Museoan. |ErakusketakWolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.

Informazino gehiago hemen.
'Esto nos salvara'. GHADA AMER.
2026/06/11 - 2026/07/10
Bilbon, Abandoko Errepublikaren Parkean, Iberdrola Torrearen aurrean. |ErakusketakAna Serratosa Gallery & Art Spaces-ek dakar artelan kritikoa eta helburua da gizarte-arazoez gogoeta egitea, esaterako, jasangarritasunaz eta elikadura osasungarriaz.
Ekulturea lorategi-eskultura bat da; Corten altzairuz eginiko letrak agiri dira eta letrek instalazinoaren izenburua osotzen dabe. Letra bakotxak Euskal Herriko bertako barazki bariedade bat hartuko dau, baratzea herritarreakana hurbildu, eta naturearen, urigintzearen eta uriko bizitearen arteko loturea adierazi nahi da.
Pedro Medinak egin ditu komisario lanak.
'Miradas do Camiño'.
2026/06/17 - 2026/09/19
Bilboko Ondare Aretoan (María Díaz de Haro, 11). |Erakusketak
'Ipurtargiak. Argi-puntuak iluntasunean'. JOSE MADRID SANTURTUN.
2026/06/18 - 2026/10/04
Bilbon, Berreginen Museoan. |Erakusketak
27. Bilboko Kalealdia – Kale Antzerki eta Arte Jaialdia.
2026/06/29 - 2026/07/04
Bilbon. |AntzerkiaInformazino gehiago hemen.
49. Getxoko Jazz.
2026/07/01 - 2026/07/05
Getxon, Muxikebarrin, Algortako Geltokia Plazan zein Areetako uri-ingurunean. |Musikea
'Ricardo Carrillo de Albornoz: Instanteo'.
2026/07/01 - 2026/07/26
Getxon, Romo Kultur Etxean. |ErakusketakErakusketa honetan, Ricardo Carrillo de Albornoz argazkilari madrildarrak musikearen eta irudiaren arteko hartu-emonetara hurbiltzea proponiduten deusku. Izenburuak —instante eta tanteo berben fusinoa— argazkilariaren prozesu intimoa laburbatzen dau: probau, hurbildu, atzera egin, itxaron, antzemon... bat-batean jazoten dan arte. Keinu zehatza, begirada berezia, nota baten emozinoa, publikoaren arnasketa eutsia. Bigarren horretan, dana lerrokatu eta kamereak tresna izateari itxi eta lekuko bihurtuko da.
Udako ordutegia
- Astelehenetik barikura:
8:30-21:30 - Astegoienak eta jaiegunak:
11:30-20:30
Sartzea doban.
'Bilboko Erraldoiak'.
2026/07/01 - 2026/09/06
Bilboko Euskal Museoan eta Eleiz Museoan. |Erakusketak