Abuztuak 31

Klaustro Sounds. Onomatopeikoa Ensenble. JOSEBA IRAZOKI.

2026/01/18 - 2026/12/13

Gasteizeko Montehermoso Kulturunean. |Musikea

Aurtengo programea tokiko izaera handiko 6 kontzertuk osotuko dabe eta Vitoria-Gasteizko, Arabako eta Euskadiko hainbat artistak eskainiko ditue. Lehenengo kontzertua urtarrilaren 18an izango da Joseba Irazoki Berako musikariagaz. Kontzertu oso berezia eskainiko dau Gitarra Lekeitikoak (Onomatopeikoa II) bere azken lanaren aurkezpen-bireari amaierea emoteko. Horretarako, lagun batzuk gonbidau ditu Felix Buff (bateria), Amorante (tronpetistea, harmoniuma), K lepo (elektronikea) eta Lutxo Neira (kontrabajjistea), hain zuzen be..

Klaustro Sounds zikloko informazino gehiago hemen.

'W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna'.

2026/04/15 - 2027/05/12

Bergarako Laboratorium Museoan. |Erakusketak

Wolframaren historia: Euskal Herrian topautako elementu kimiko bakarra. Badira gure inguruan mundua aldatu daben mugarri historikoak eta horreetako bat Bergaran jazo zan, bertan isolatu baitzeben lehen aldiz Elhuyar anaiek wolframa.






Informazino gehiago hemen.

 

'Miradas do Camiño'.

2026/06/17 - 2026/09/19

Bilboko Ondare Aretoan (María Díaz de Haro, 11). |Erakusketak

'Ipurtargiak. Argi-puntuak iluntasunean'. JOSE MADRID SANTURTUN.

2026/06/18 - 2026/10/04

Bilbon, Berreginen Museoan. |Erakusketak

'Bilboko Erraldoiak'.

2026/07/01 - 2026/09/06

Bilboko Euskal Museoan eta Eleiz Museoan. |Erakusketak

'Uhinak'. RA ASENSI.

2026/07/08 - 2026/12/28

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak







Uhinak proiektuaren abiaburua Ra Asensik zeramika-produkzinoari eta ur-garraioari lotutako euskal emakumeen memoriari buruz landutako ikerketea da. Artisteak ahots-uhinetan inspirautako pieza zeramikoz osotutako instalazino eskultorikoa eregiten dau, lekukotasunak, isiluneak eta gomutek espazioa okupetan daben forma fisiko bihurtuz.

Proposamena Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei eta Euskal Buztingintza Museoko zuzendaria dan Blanka Gómez de Segurari egindako alkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesutik sortzen da. Kontakizun horreen bitartez artisteak memoria kolektiboaren ertzean egon diran istorioei buruzko gogoeta egiten dau eta hizkuntza eskultorikoaren bidez beste presentzia bat emoten deutse.

Eskultura-instalazinoa oxidoz eta gresez egindako formek, Ollerietan batutako buztinak eta Kantauri itsasotik datozen algen efektuek osotzen dabe, corten altzairuzko egituren gainean jarriak eta tokiko uragaz. Material horreek eraldatu egiten dira erakusketa-aldian zehar eta aldaketak eta eraldaketak sortzen ditue, produkzinoa obra bizi eta etenbako prozesu bihurtuz.


Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

'Mundu baten aukerea-Naturearen iluspegiak BBVA Bilduman'.

2026/07/09 - 2026/10/09

Bilbon, San Nikolas Jauregian. |Erakusketak

Ordutegia: astelehenetik domekara 11:00-19:00. Zarratuta egongo da garagarrilaren 25ean eta 31n eta abuztuaren 15ean eta 22an.

'La posibilidad de un mundo. Visiones de la naturaleza en la Colección BBVA'.

2026/07/09 - 2026/10/12

Bilbon, BBVAren San Nikolas Jauregian. |Erakusketak

'Itsas-geruzak'. BEÑAT GEREKA BIKUÑA.

2026/07/10 - 2026/09/20

Donostiako Aquariumean. |Erakusketak

Itsasoa abiapuntu dauen argazki erakusketea da, Itsasoak pizten gaitu proiektuaren bigarren proposamen artistikoa.

'Zabalguneak, trazatutako edozein garai hobea izan al zen?'.

2026/07/16 - 2026/09/27

Donostian, Santa Teresa komentuan. |Erakusketak

'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.

2026/07/21 - 2027/01/10

Gernikan, Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'La cuisine de ma cousine'. LA CUBANA.

2026/08/13 - 2026/09/13

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

'Cabaret - Kit Kat Klub'.

2026/08/19 - 2026/09/06

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Musikea

360 graduko Kit Kat Klub ikusgarri bihurtuta, Federico Bellonek zuzendutako LETSGOren superprodukzino honek, Balañá en Viuren laguntzeagaz produziduta, West End eta Broadway-ko produkzino handienen mailako
ikuskizuna ekarriko dau Bilbora.

Víctor Palmero, Laia Prats, José Pastor, Tony River, Ricky Merino, Patricia Clark eta Marta Arteta getxoztarra izango dira protagonista Federico Bellonek zuzendutako musikalean.

Ensemblea: Gerard Mínguez, Miguel Mateos, Marina Albaiceta, Andrea Buret, Paula Arguelles, Andrea del Castillo eta Christian Velert. Swing-ak: Marc Sol (dance captain be bada) eta Rebeca de Los Santos. 

Orkestran honako musikariak dagoz: Laura Amodeo (teklistea eta musika- zuzendaria), Javier Casado (2. teklistea), José Manuel Vera (bateria), Álvaro Domingo (bateriaren coverra), Javier Muñoz (baxua), Victoria Bueno (2. saxofonistea), Daniel Rouleau (saxofoniste) eta Félix Vara (tronpetistea).


Erosi sarrerak hemen.

Patxo Telleriaren 'El amor, no se produce en cautividad'. GORKA MINGUEZ & GEMME MARTINEZ.

2026/08/22 - 2026/09/06

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

'Pelotazo!'.

2026/08/27 - 2026/09/06

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

Estreinaldia Bilboko Aste Nagusian.

Patxo Telleriak asmau eta koordinautako proposamena Getari Etxegaraik eta Olatz Ganboak zuzenduko dabe eta eszenatokian lau antzezle izango dira: Alfonso Diez, Aitor Fernandino, Leire Orbe eta Maria Urcelay.



Erosi sarrerak hemen.

MagiadiAraba 2026.

2026/08/29 - 2026/09/12

. |Jaialdiak

Informazino gehiago hemen.