23. Imaginautak

2022/01/26 18:00

Bilboko Bilborock aretoan. |Jardunaldiak

Informazino gehiago hemen.

'XXI. mendeko emakume idazleak'. GOIZALDE LANDABASO ETCHEVERRY

2022/01/26 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. |Berbaldiak

Zikloa Idoia Jauregi kultura-kazetari espezializatuak zuzenduko dau.

XXI. mendeko emakume idazleak 2018an jarri eben martxan, literatura garaikideko egileen lanean arretea jarteko. Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi edo Karmele Jaio egileek hartu dabe parte topaketa horreetan.

Goizalde Landabaso – Etcheverry eguazteneko gonbidatua kazetaria eta idazlea da. Gaur egun, Radio Euskadiko Hágase La Luz programan kolaboretan dau astegoienetan. Erein argitaletxeagaz Krakovia izeneko eleberria argitaratu barri dau. Umore baltzez, emakume bat ospitale batean dagoala kontetan dau. Hau da bere lehen eleberria, baina lehenago dozena erdi liburu argitaratu ditu: kronikak, narrazino laburrak, poemak edo korrespondentzia (1362 km euri, Elkar), Garazi Goia Imaz idazleagaz batera idatzitako historiaz ahaztutako emakumeei buruzko lana.

'Tarara'. JOSI ALVARADO

2022/01/27 .

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Tarararen  euskerazko bersinoa, Arantxa Iturbek egindako itzulpenagaz. Antzezleak: Eneritz Artetxe, Kepa Errasti, Tania Fornieles, Jurdana Ochoa, Jose Cruz Gurrutxaga eta Adrián García de los Ojos.

2019ko SGAEren Ana Diosdado I. Antzerki Saria irabazi eban Josi Alvaradoren testu bikain honen dramaturgiaz eta zuzendaritzaz Agurtzane Intxaurraga arduratu da.

Irakurzaleen Txokoa. 'Uharte bat Venusen'. XABIER AMURIZA

2022/01/27 19:30

Getxon, Algortako Villamonte Kultur Etxean. |Berbaldiak

Artelana Testuinguruan. 'Cara a cara (Musuz musu)'. Hizlaria: Itziar Martija

2022/01/27 18:00

Bilboko Berreginen Museoan. |Berbaldiak

Parte hartzeko, hitzordua hartu behar da aurretik, telefono honetara deituz: 94 415 02 31. Sartzea doban da.

Gure Eguenak. 'Sustraiak adarretan'. ANDER ERZILLA

2022/01/27 .

Durangoko San Agustin Kulturgunean. |Musikea

AINARA LEGARDON + MARJA AHTI

2022/01/27 19:00

Bilboko Azkuna Zentroan. |Musikea

Ainara LeGardon eta Marja Ahti, Euskal Herriko eta nazinoarteko soinu-artistarik puntakoenetako bi dira musika esperimentaleko perfomance hau eskainiko dabenak.

Ainara LeGardon musikaria eta artista autogestionatuak lan oparoa egiten dau rockaren, inprobisazinoaren eta musika esperimentalaren arloan, bakarka eta hainbat kolektibotan parte hartuz. Bestalde, Marja Ahti artista finlandiarrak Still Lives bakarkako bere hirugarren diskoa aurkeztuko dau, soinuaren fisikalidadeari buruzko ikerketa bat. Finlandiarraren proposamenak oso mundu desbardinetakoak dira, hain zuzen be, musika akademikoaren eta herri-musikearen tradizinokoak; baina artista bien lana hartu-emonetan jarten da materialakaz oso sentibera dan eta habitat intimista batean egiten dan esperimentazino batean, beharrezkoa bada indarra erakusteko.

Sarrerak erosi hemen.

Kulturgintzan Euskaltzale - Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?

2022/01/27 09:30

Bilboko Bilborock aretoan. |Jardunaldiak

Informazino gehiago erta egitaraua hemen.

Ordutegia: 09:30-14:30

Herri zatitu bat josteko bideen bila. Zer egin hedabideetan?

2022/01/27 19:00

Andoaineko Martin Ugalde Kultur Parkean. |Berbaldiak

Informazino gehiago hemen.

'Arnasa'. ORGANIK JANTZA

2022/01/28 20:30

Leioako Kultur Aretoan. |Jantzea

ESTREINALDIA

 

Arnasa jantza inklusiboko lan bat da; interprete profesionalak eta dibertidade funtzionala dauen pertsona bat agertzen dira oholtzan. Sorkuntza kolektiboa eta inklusiboa da eta aldaketa emozionalek arnasketan zelan eragiten deuskuen azaltzen dau.

Arnasa lana konpainiak pertzepzino barrietara edegiteko dauen beharraren emoitzea da. Dibersidadearen munduan sartuko gara eta gure komunidadeko kolektiboakaz lan egiten dogu tokiko kultura ehuna susta­tzeko.

Horretarako, hainbat tailer egin ziran Getxoko hainbat kolektibogaz eta horreetan dibertsidade funtzionala daben personakaz sensibilidadea, mobimendua eta arnasketea landu ziran jantzearen bitartez. 

  • Idea eta zuzendaritzea: Natalia Monge.
  • Sorkuntzea eta antzezleak: Pilar Andrés, Carlos Alonso, Mikel Aristegui eta Jon Ander Garamendi.
  • Konposizino musiakala: Jon Ander Garamendi.
  • Jantziak: Celia Egaña.

WE ARE APES, HELLO + LOTURA

2022/01/28 22:00

Tolosako Bonberenean. |Musikea

'Atzerrian lurra garratz'. ARTEDRAMA

2022/01/28 20:00

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Antzerkia

SKAKEITAN + SUEDER

2022/01/28 21:30

Gernikako Iparragirre aretoan. |Musikea

EL DROGAS

2022/01/28 .

Ermuko Ermua Antzokian. |Musikea

MIKEL URDANGARIN

2022/01/28 20:00

Donostiako Victoria Eugenia antzokian. |Musikea

'Maltusen ezinegona', ASEL LUZARRAGA

2022/01/28 20:00

Gernikako Astran. |Berbaldiak

II. Markarte jaialdia. EÑAUT ELORRIETA

2022/01/29 19:00

Markinako Uni frontoian |Musikea

Markina-Xemeingo Arte Eszenikoen Jaialdia da Markarte. 

Kontzertuko sarreren prezioa 15 euro da. 

'Peru Abarkaren olagizonak' bisita tematikoa

2022/01/29 10:00-12:00

Muskizen, El Pobaleko Burdinolan. |Erakusketak

Atxuri Kanta.

2022/01/29 19:00

Bilbon La Encarnacion eleizan. |Musikea

LUIS IRUARRIZAGA ABESBATZA (Igorre) + GARAIZARKO MATSORRIAK ABESBATZA (Begoña).

Igorreko Luis Iruarrizaga Abesbatzak, igaz bere berrogeigarren urteurrena bete ebanak eta aurten 35.a ospatuko dauen Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzak, hartuko dabe parte.