'Urdaibaiko Soinuak. Lope Alberdi organogilea'.

2026/07/21 - 2027/01/10

Gernikan, Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Emakumeak eta literaturea'. Dinamizatzailea: Maitane Perez.

2026/09/14 - 2026/12/14

Bilbon, Foru Liburutegian. |Ikastaroak

Ikastaroa astelehenetan izango da irailaren 14tik abenduaren 14ra, 18:00- 20:00 bitartean, Foru Liburutegiko 2. pisuan. Parte hartzeko izena emon behar da irailaren 1etik 7ra hemen.  Danetara, 20 plaza dagoz, eta jente gehiagok izena emoten badau, zozketa bidez esleituko dira lekuak.

XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa.

2026/09/14 - 2027/05/05

Bilbon. |Jantzea

Datorren urriaren 14an hasiko da XLIX. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa. Matrikuletako epea zabalik dago Bilbon (944210161). 
 
  • Klaseak: Astelehen eta eguaztenetan.
  • Orduak: 19:15etik 20:15era edo 20:30etik 21:30era.
  • Ikastaroaren prezioa: 130 euro.
 
Matrikulea egiteko, inskripzino fitxea bete, NAN neurriko argazki bat ekarri eta ikastaro osoaren prezioa ordaindu behar da.

'Walker'. TSAI MING-LIANG.

2026/09/18 - 2026/12/12

Donostian, Tabakaleran. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2026.

2026/09/19 - 2026/12/20

Hazparneko Mendeala Gelan. |Bertsolaritzea

Informazino gehiago hemen.

'Urdaibai Neguan'. EUNICE ORTIZ.

2026/09/24 - 2026/10/30

Gernika-Lumoko Kultur Etxean. |Erakusketak

'Estrella fugaz y corazón'. M. BENITO PIRIZ (Durango, 1992).

2026/09/25 - 2026/11/08

Bilboko La Fundicion Aretoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

51. Gasteizko Nazinoarteko Antzerki Jaialdia.

2026/09/25 - 2026/12/13

Gasteizen. |Antzerkia

Informazino gehiago hemen.

Ondarearen Europako Jardunaldiak. 'Bizitza paraleloak. La memoria de las copias'.

2026/10/01 - 2026/11/29

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Erakusketan gehien nabarmentzen diran piezen artean Hildesheimeko Krateraren erreprodukzino galvanoplastikoa da nagusi, Eskulturearen Museo Nazionalak aldi baterako lagatakoa. XIX. mendeko teknika industrial barritzaile baten bidez egindako artelan hori oso baliotsua bihurtu zan jatorrizkoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren desagertu zanean eta ezinbesteko lekuko bilakatu zan bere memoria materiala eta artistikoa gordeteko.

'Nuestros cuerpos. Territorios diversos' / 'Gure gorputzak. Lurralde anitzak'.

2026/10/01 - 2026/10/15

Bilbon, Santutxuko Udaltegian. |Erakusketak

Sheila González Azcona aristearen obrak, Ana Cris, Mari, Mariángeles, Rosalía, Sandra eta Sara protagonista dituana.

Egitaraua

  • Santutxun: urriaren 1etik 15era.
  • San Inazio - Ibarrekolandan: Urriaren 19tik zemendiaren 16ra.
  • Begoñan: Zemendiaren 18tik abenduaren 4ra.
  • Errekalden: Abenduaren 9tik 2027ko urtarrilarenh 5era.

Argizaiola 2026.

2026/10/05 - 2026/10/30

Bilbon, Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan. |Erakusketak

Erakusketeak Euskadiko Argazki lehiaketen lehiaketako argazki irabazlea, akzesit biak eta beste 27 argazki hartzen ditu.

Gasteizko Liburu Azokea.

2026/10/08 - 2026/10/12

Gasteizen, Florida Parkean. |Azokak

Azken edizinotik bost urte igaro ondoren, Liburu Azokea Gasteizera bueltauko da urriaren 8tik 12ra, eta formatu, kokapen eta data barriak izango ditu.

Karmele Jaio idazleak eta Larrua jantza-konpainiak inaugurauko dabe azokea urriaren 8an, eguenean, Florida Parkean. Florida parkea liburuak ezagutu eta irakurteko espazio edegia izango da bost egunetan eta kultura-jarduera ugari hartuko ditu.

Gasteizko liburu-dendek (Anegón, Arlekin, Astrolibros, Elkar, Liburutopia, Omega, Saga Liburudenda eta Zuloa) azken nobedade bibliografikoak aurkeztuko ditue Florida pasealekuan jarriko dituen zortzi kasetatan. Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen eta Senda pasealekuaren artean egongo dira, eta horreetara hurbiltzen diranek liburuak begiratu eta konsultetako, eretxiak batzeko eta liburuak %10 merkeago erosteko aukerea izango dabe.

Azokako standetara hurbilduko dira, beren azken lanak aurkeztu eta liburuak sinatzera, hogeita hamar idazle inguru, besteak beste, Karmele Jaio, Carmen Mola, Katixa Agirre, Samuel Vernal, Ibon Abad, Andrea Longarela, Ibon Martín, Jon Azkueta, Paula Gallego eta Mikel Santiago.

Azokeak iraungo dauen bost egunetan, poesia-errezitaldiak, hitzaldiak eta literatureari eta sorkuntza literarioari buruzko barriketaldiak egingo dira, baita papelezko txotxongilo eta zuzeneko ilustrazinoko tailerrak be, umeentzat.

Musikea be izango da: Dj Ponek zapatuan, eguerdia girotuko dau.

Programa bete-betea, Liburu Azokea literaturearen sorkuntzeari, produkzinoari eta dinamizazinoari buruzko tokiko ekitaldi kulturala izan daiten, bestelako jarduerak be proponiduta.

Inurri Itsuak (Las Ciegas Hormigas) filmaren estreinaldia.

2026/10/09 - 2026/10/13

Basauriko Social Antzokian. |Ikus-entzunezkoak

Urriaren 9an Inurri Itsuak (Las Ciegas Hormigas) filmaren estreinaldia zinema-aretoetan. Social Antzokian be ikusteko aukerea izango da urriaren 9, 10, 11, 12 eta 13an, arratsaldeko 19:00retan.

Igor Legarretak zuzendutako eta Ramiro Pinillaren izen bereko eleberrian oinarritutako filma da.
Bizkaia, 1935. Ekatx baten ondoren, ikatzez beteta Ingalaterrako ontzi bat hondaratu egin da. Gauez, Algortako bizilagunak kostaldera bertaratu dira, urre baltz hori batzeko gogoz. Sebas Jauregirentzat, zorionerako bidea da topakuntzea; Josefa emazteak, barriz, usain txarra hartzen deutso. Emazteari jaramonik egin barik, Sebasek ekatx gogorrean barrena gidatuko ditu semeak. Ahaleginak eta bi egingo ditu familiak, negua arindu daiten edo, betiko kondenau deiezan ikatza babesteko.

  • Zuzendaria: Igor Legarreta.
  • Gidoilariak: Andoni de Carlos eta Igor Legarreta.
  • Protagonistak: Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Patxi Bisquert, besteak beste.



Gure Zirkua. ERRENTERIA.

2026/10/09 - 2026/10/11

Errenterian, Mendi Lore aldean. |Jaialdiak

Erosi sarrerak hemen. 

Lekeitio 49. Euskal Zine Bilera.

2026/10/14 - 2026/10/18

Lekeition. |Ikus-entzunezkoak

Informazino gehiago hemen.

XVII. Ja!, Umorezko Literaturearen eta Artearen Nazinoarteko Jaialdia.

2026/10/14 - 2026/10/31

Bilbon. |Jaialdiak

Aurtengo gai nagusia zientzia-fikzinoa izango da. Esangurarik zabalenean jorratuko da, bereizgarri daben askatasunagaz eta etorkizunari buruz hausnartzeko, orainaldia dudan jarteko eta bestelako munduak imajinetako tresna izan daitekeela kontuan izanik. Eta jakina, beti bezela, sormenez eta ikuspegi kritikoaz ibiliko dira, eta zelan ez, umorez...

Kartelaren diseinuaren egilea @javier_jaen izan da eta jaialdiaren irudi grafiko barria be sortu dau, edizino honetan estreinauko duguna. Pixkanaka erakutsiko deutsuegu eta kartelaren jatorrizko istorioa kontau…

Informazino gehiago hemen.

XXIV. Getxoko Komiki Azokea.

2026/10/16 - 2026/10/18

Getxon, Areetako Geltokia Plazan eta Romo Kultur Etxean. |Azokak

Gure Zirkua. ERRENTERIA.

2026/10/16 - 2026/10/18

Errenterian, Mendi Lore aldean. |Jaialdiak

Erosi sarrerak hemen. 

Aitzina Folk 2026.

2026/10/17 - 2026/11/29

|Musikea

Aurten gogoan geratuko jakuzan momentu bereziak biziko ditugu: Natxo de Felipe barriro igongo dau oholtzara, Oskorriri agur esan eta hamaika urtera eta Luar Na Lubre taldeak bere 40 urteko ibilbidea ospatuko dau geugaz.

Horreekaz batera izango dira Dervish, Maruja Limón, Fillas de Cassandra, Los Hermanos Cubero, Corquiéu, Saltaire, Mayalde, Otxo Bikotea, Alos Quartet eta sustrai-musikak Irlanda, Galizia, Euskadi eta beste hainbat lekutara eroango gaituen proposamen ugari.

Sarrera bakotxa kontzertu bat baino askoz gehiago da: AEFAT alkartearekin batera ataxia telangiektasiaren ikerketea bultzatzen laguntzen baitau.

Informazino gehiago hemen.