Mixtape Jaialdia.

2026/10/17 20:00

Biarritzeko Atabal Aretoan. |Musikea

The National Bandako kide biren urtebetetzearen harian, hainbat ekitaldi atondu ditue. Urriaren 17 eta 18an, Miarritzeko Atabalen eta Donostiako Kursaalen kontzertuak iragarri ditue.

Festibalean, mundu mailako kolaboratzaile ezagunen artean, euskaldun bat izango da, Eñaut Elorrieta. Gernikarrak udagoienean argitaratuko dauen Festina lente diskoa nazinoarteko musikari handiakaz grabau eban, besteak beste, Bryce Dessner-egaz, The National taldeko gitarrista eta konpositoreagaz. Dessner bera eta David Chalmin dira –musikari lez parte-hartzeaz gan– Eñauten diskoan produktore-lana egin dabenak.

Erosi sarrerak hemen.

Bizkaiko Erromeria Eguna

2026/10/17 -

Lemoan. |Jaiak

'Arriagaren Aterkia'.

2026/10/18 12:00

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Familiarentzako musika-ikuskizuna da Arriagaren Aterkia, poetikoa eta onirikoa, eta alkarregaz bultzatu dabe Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Alkarteak. Juan Crisóstomo de Arriagaren —euskal musikari enblematikoa, «Euskal Mozart» izenez ezagutzen dana— partitura ahaztuen eta aterki baten irudimenezko topakuntzatik sortu da obra hau. Objektu magiko horretatik abiatuta, musikalak bidaia berezi proponiduten joandakoetan, denporearen joanean eta bizitearen etapa askotan barrena, beti bere Bilboko euripean. Istorioak umezaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa zeharkatzen dituan personaje bati segiduten deutso, musikeak eta gomutek denporen eta emozinoen artean bidaiatzeko aukerea emoten deutsen bitartean. Holan, belaunaldien arteko transmisinoaren, irudimenaren eta jarraitutasunaren sinbolo bihurtzen da aterkia.

Obra honek Arriagaren musika-ondarea eta Bilbo bera omentzen ditu, uriko elementu ikoniko ugari txertatuz: kale bustiak, itsasadarra, baldosak, uriolak, ontziolak edo zirgariak. Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria konpositoreek sortutako soinu-unibersoan batzen da hori guztia eta Arriagaren doinurik ezagunenetako batzuk be sartu ditue. Bilboko Koral Alkarteko talde askotako ehun gaztek baino gehiagok hartuko dabe parte ikuskizun kolektibo honetan, Ane Pikaza eszena-zuzendari dala.

Taldea

  • Konposizinoa: Nerea Alberdi eta Aitor Etxebarria.
  • Libretoa: Leire Bilbao.
  • Musika-zuzendaritzea: Aitor Biain.
  • Eszena-zuzendaritzea eta eszenografia: Ane Pikaza.
  • Abesbatzak: Bilboko Koral Alkarteko Umeen Korua, Bilboko Koral Alkarteko Prestakuntza Koruak, Eskolan Kantari proiektuko Koruak.
  • Abesbatzaren zuzendaria: José Luis Ormazabal.
  • Orkestrea: Hari, haize, perkusino eta elektronika-ensemblea.
  • Sopranoa: Ibone Sardón.
  • Antzezleak: Loli Astoreka, Leire Ucha eta Itziar Manero.
  • Baritonoa: Julen García.
  • Argien diseinua: David Bernués.
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua.
  • Kolaborazinoa: Arriaga Antzokia eta Bilboko Koral Alkartea. Bilboko Koral Alkarteak Laboral Kutxaren laguntzea dau produkzino honetarako.
  • Ikuskizuna euskeraz, gaztelaniazko eta ingelesezko gaintituluakaz.

ESTREINALDIA ARRIAGA ANTZOKIAN.

Erosi sarrerak hemen

THE NATIONALS & FRIENDS.

2026/10/18 19:30

Donostiako Kursaal Jauregian. |Musikea

'Zerua eta elementuak herri hizkeran'.

2026/10/20 19:00

Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan / Plaza Barria 15). |Berbaldiak

Hizlariak: Monike Egia eta Zuriñe Goitia Euskaltzaindiaren teknikariak.

Erretratua: Unai Zaballa, Monike Egia eta Zuriñe Goitia.

Loraldia. Bidea Bidean Bide. Gero, Aldiz, Geroaldi.

2026/10/21 19:30

Bilboko Bira Kulturgunean. |Bertsolaritzea

'Trouble Coming'. LAURA COX.

2026/10/21 21:00

Bilboko D8 Sorkuntza Faktorian. |Musikea

Kooltur. AMORANTE.

2026/10/22 22:00

Arrasateko Gaztetxean. |Musikea

Ura Bere Bidean 2026.

2026/10/22 20:00

Barakaldoko BEC Arenan. |Musikea

Urriaren 22an estreinaldia izango da baina 23an eta 24an be badagoz kontzertuak.

Erosi sarrerak hemen.

'Sidari'. XAKE PRODUKZINOAK.

2026/10/22 20:00

Getxon, Algortako Muxikebarrin. |Antzerkia

ESTREINALDIA.

  • Zuzendaritzea: Getari Etxegarai.
  • Egilea: Kepa Errasti.
  • Antzezleak: Getari Etxegarai, Kepa Errasti, Iholdi Beristain eta Hodei Arrastoa.

Musikea Gertu. 'Lerro Paraleloak'. MARÍA RIVERO.

2026/10/22 20:00

Basauriko Social Antzokian. |Musikea

Sarrerak salgai irailaren 22an.

Bertso Saioa Xalbador Gogoratuz. NABO & THE SF BASQUE CLUB.

2026/10/24 17:00

Kalifornian, San Frantziskon, The SF Basque Clubean. |Jardunaldiak

Bertsolaritza Performance (17:00) + Aire Aizpak (19:30).

Gure Eskuetan. 'Iurretako Oromiño Errekea'.

2026/10/24 10:00

Oromiño Auzoko txokoaren aurrean. |Jardunaldiak

  • Euskeraz, 10:00etan.
  • Gaztelaniaz, 12:30ean.

Bilbao-Bizkaia Nazinoarteko Dantza Garaikidearen XXVII. Jaialdia.

2026/10/24 20:00

Barakaldoko Barakaldo Antzokian. |Jantzea

Estreinaldia Euskadin.

'Impostor'. THOMAS NOONE DANCE.

Erosi sarrerak hemen. 

ANESTESIA (Erantzun 30 Urte).

2026/10/24 14:29

Biarritzeko Atabal Aretoan. |Musikea

'El retablo de las maravillas'. ELS JOGLARS.

2026/10/24 20:00

Basauriko Social Antzokian. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

'Hani. La sonrisa que resiste'.

2026/10/25 18:00

Burlatako Kultur Etxean. |Ikus-entzunezkoak

ESTREINALDIA.

Erosi sarrerak hemen.

Social Txiki-Dantza. 'Alai Familian'. LASALA.

2026/10/25 12:30

Basauriko Social Antzokian. |Jantzea

Loraldia. Narratiba Barriak Jardunaldia.

2026/10/27 .

Bilbon, Euskararen Etxean. |Jardunaldiak

Goiz bateko hitzordu honek euskerazko kultura eta sormen-industriari galdera estrategiko bat planteauko deutso zer aukera edegiten ditu transmedia narratibeak gure istorioak, proiektuak eta sormen-unibersoak formatu eta plataforma barrietan zabaltzeko?

Jardunaldia ez da teknologia hutsez berba egiteko saioa izango. Ezta marketin digitalari buruzko topaketea be. Pantailea ez da kanal bat bakarrik, espazio narratiboa da. Horregaitik, jardunaldiak sormenetik, istoriotik eta kontakizunetik ekinez aztertuko ditu ingurune digitalak eta transmedia logikeak eskaintzen dituen aukerak.

Topaketa bereziki zuzenduta dago gidoigile, dramaturgo, idazle, musikari, antzerki eta jantza konpainiei, ikus-entzunezko sortzaile, sortzaile digitalei, produktoreei eta kultur proiektuetako arduradunei. Helburua da profil ezbardinen arteko hizkuntza partekatua sortzea, euskerazko sormenaren proiektuak bestelako euskarri, formatu eta esperientzietara zabaltzeko bideak irudikatu eta lantzeko.

Informazino gehiago hemen.