2025/07/06 9:00
Getxotik Urbasara. | Jardunaldiak'Bizilagunak mendira'
Bizilagunak mendira ekimenak Nafarroako Urbasako Urederrako Iturburua bisitauko dau garagarrilaren 6an, domekan. Ibilkik, Egizuk, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazinoak, Kontalarien Klubak eta Getxoko Udalak atonduta, helburua da kulturak alkartzeko guneak sortzea, baita bizikidetza hobetzea, partaidetza sustatzea, diskriminazinoa prebenidutea eta aniztasuna sustatzea be.
Mihaela Jilavu Kulturartekotasun zinegotziak mueta horretako jardueren garrantzia azpimarratu dau: hainbat jatorriko personek topo egiteko, alkar ezagutzeko eta partekatzeko guneak sortzea funtsezkoa da gizarte kohesinonatu, inklusibo eta aniztasunean aberatsa eregiteko. Bizilagunak mendira ekimenak pertenentzia eta komunidade sentimendua indartzen dau, gure udalerria aberasten dauen kultur aniztasunaren errespetuan eta autorzean oinarritutako bizikidetzearen alde lan egiten jarraitu beharreko bidearen adibidea da.
Autobusaren urteera 9:00etan izango da Algortatik eta 9:10ean Areetatik pasako da, 2 euroko kostu sinbolikoagaz. Persona interesatuek labur.eus/mendira25 loturan emon beharko dabe izena eta interesatuak plazak baino gehiago izango balira, zozketea egingo dabe.
Informazino gehiago: getxobizilagunak@gmail.com / 622433085 o 655603809 (whatsapp).

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!