Azken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.
Naturea, artea, zientzia eta arkitekturea buztartzen dituan erakusketea. Mugak/Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan, artisteak Espainian egin dauen lehen erakusketeak indartu egiten dau museoak naturea, artea, zientzia eta arkitekturea kurutzatzen diran leku bizi lez dauen bokazinoa.
Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsek nortasunaren bilaketeari buruz idatzitako antzezlana taularatuko dau Artedrama + Axut!.
Nor nazen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zeunke? Bada jakin ondoren damutu danik? Angelu guztietatik nahi zeunke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu barik? Zelan jakin, zinez, zarana zarala? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Zelan jakin nor zaran, ingurune aldakor batean eten barik aldatzen dana bazara? Ez ete da antzerkia barruko indusketarako tresnarik onena?
Fitxa artistikoa:
Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs.
Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zúñiga.
Koreografia: Philippe Ducou.
Argiztapena: Acrónica.
Musika: Xabier Erkizia.
Soinua: Philippe Barandiarán eta Xabier Erkizia.
Produkzinoa: Iasone Parada, Argi Perurena eta Mikel Unamuntzaga.
Rut Olabarri (Bilbao, 1962) artistearen Trucada e imperfecta erakusketea, pinturea, ehungintzea, eskulturea, ikus-entzunezko lanak eta instalazinoak biltzen dituana.