Apirilak 4

43. Injineruak - Deusto Estropadea
2025/04/04 19:00
Erandiotik Bilboko udaletxearen aurrealdera. |LehiaketakInjineruak-Deusto estropadea apirilaren 4an, barikua, egingo da. Halanda ze, uriko arraun talde enblematiko bien arteko lehia osasuntsuaz betetako jardunaldia izango da.
Aurton, burrukea inoiz baino biziagoa izango da. Injineruak, haren prestakuntza zorrotzagaz eta zehetasun guztiak optimizateko dauen trebetasunagaz, Deusturen kontra ibiliko da, haren indar geldituezinagaitik eta ganezka egiteko dauen grinagaitik ezaguna. Talde biak prestetan dabiz eta bakotxak helburu bardina dauka: irabaztea.
Hitzordua Itsasadarrean izango da. Urteera, barriz, 19:00etan Erandiotik.

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'
2024/06/13 - 2025/04/06
Enkarterrietako Museoan. |ErakusketakUrte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).
Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.
Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.
OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530) liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.
Informazino gehiago hemen.

'Kirolariak'. Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak.
2025/01/31 - 2025/04/30
Bilbon, Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea eraikina). |ErakusketakEuskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakusteko erakusketea.

'Escala 1:1'. IXONE SÁDABA
2025/02/06 - 2025/04/27
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakBilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren erakusketea Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurreratzeko egindasko argazki-ikerketearen emoitzea da.
Carles Guerrak komisariautako proiektu artistiko honek sarbide-politika barri bat irudikatzeko dei egiten deusku, zentralaren helburua memoriari buruzko eztabaida publiko batera edegiteko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteetan dau Lemoizko multzoko eraikuntzen zatiak benetako neurrian proiektauta.
Ezkerretik eskuinera: Ixone Sádaba artistea; Carles Guerra, komisarioa; Ianire Anaya, Giroa - Veoliako Zuzendaritza Nagusiaren albokoa; eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.
Ordutegia:
Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara

'Visiones cuanticas'
2025/02/21 - 2025/06/08
Donostian, Tabakaleran. |BerbaldiakVisiones cuánticas ikuspegi artistiko eta zientifikoak buztartzen dituan erakusketea da, giza ezagutzaren mugak eta uniberso kuantikoaren aukera amaibakoak aztertzeko.
Erakusketea CERN ikerketa zentroaren, DIPCren eta Tabakaleraren arteko nazinoarteko lankidetzearen emoitzea da eta Basilea eta Eindhoven urietan be ikusgai egongo da.
Erakusketan Mónica Bello Arts at CERNeko zuzendaria da komisarioa eta nazinoarteko hamaika artista nabarmenen lanak batu ditu: Jaione Camborda 2023ko Urrezko Maskorraren irabazlea, Abelardo Gil-Fournier, Adriana Knouf, Joan Heemskerk, Semiconductor (Ruth Jarman & Joe Gerhardt), Nicole L’Huillier, Libby Heaney, Yunchul Kim, Alice Bucknell, Marina Rosenfeld eta Yuri Pattison.
Ordutegia martitzenetik domekara: 11:00-13: 00/16:00-20: 00 | Erakusketa-aretoan.

'Kolektiboa'. EHUko Pintura Masterreko irakasleak
2025/02/21 - 2025/05/02
Bilboko Desio Art Spacen (Dos de mayo, 12). |Erakusketak
'Kontserba-fabriketako andrazkoak. Beti eskamak kentzen'
2025/03/04 - 2025/04/25
Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6- Hirugarren pisua). |ErakusketakBizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak ahanzturatik berreskuratu dau konserba-fabriketako andrazkoen, bost mendetan Bizkaiko arrantza portuetan beharrean ibili diran eta gaur egun be badabizen emakumeen, lana, argitalpen baten eta argazkiak, dokumentuak, margolan baten erreprodukzinoa, lekukotzak jasoten dituan bideoa eta hainbat tresna (lanabesak, sareak, arropak, litografiak...) batzen dituan erakusketearen bitartez.

Basque Circular Summit 2025
2025/04/02 - 2025/04/04
Bilboko Euskalduna Jauregian. |JardunaldiakIhobe – Eusko Jaurlaritzako soziedade publikoak atondutako biltzarrean industria eta ingurumenaren arloko 800 aditu eta profesional baino gehiago batuko dira, eredu ekonomiko zirkularrera zuzendutako transizinorako oinarrizko gaiak jorratzeko.
BCS2025en gai nabarmenen artean, honako honeek dagoz:
- Ontzien eta ehungintzearen sektoreko erronkak eta aukerak.
- Europako Itun Berdearen eboluzinoa, Itun Industrial Garbira zuzendua.
- Lehengai kritikoen eta eraikuntzako material jasangarrien garrantzia.
- Ekodiseinuari buruzko europar Erregelamendu barriaren eragina.
- Produktuaren Pasaporte digitalaren inplementazinoa eta konponketarako eskubidea.
- Finantza jasangarrien eta hondakinen kudeaketearen arloko jokerak.
- Greenwashingaren kontrako burrukea eta inbersinoak eragin positiboa daben proiektuetara berrorientetea.
Informazino gehiago hemen.

'El zoo de cristal'
2025/04/03 - 2025/04/06
Bilboko Arriaga Antzokian. |AntzerkiaArriaga Antzokiaren Produkzinoaren gaztelaniazko estreinaldia apirilaren 3tik 6ra izango da eta Ione Irazabal, Mikel Losada, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas antzezleek euren lana eskainiko deuskue bai euskeraz eta bai gaztelaniazko bersinoan be.
Taldea
- Moldaketea eta zuzendaritzea: Natalia Menéndez.
- Antzezleak: Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas.
- Musikea: Luis Miguel Cobo.
- Eszenografia: Monica Boromello.
- Jantzi-diseinatzailea: Tania Tajadura.
- Argiztapena: Juan Gómez Cornejo.
- Ikus-entzunezkoak: GHEADA.
- Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai.
Erosi sarrerak hemen.

'Cinco golondrinas'. Pabellon 6 - Gazte Konpainia
2025/04/04 - 2025/04/06
Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |AntzerkiaBilboko BBK Sala eta Pabellon 6 antzokien arteko lehenengo lankidetzea. Cinco golondrinas antzezlan inklusiboa da, eta zeinujantza, zeinu hizkuntzara interpretazino eta irisgarritasun neurriak ditu.
Taldea
- Dramaturgia eta zuzendaritza: Rakel R. R. (Arymux).
- Antzezleak: Nerea Sanz, Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino de Pablos, Aritz Castillo.
- Argiztapen diseinua:Edu Berja.
- Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
- Kartelaren diseinua: Josean Espinosa.
- Diseinu grafikoa: Lu Sáiz Báez.
- Argi eta soinu teknikaria: Fernando Alcauzar.
- Produkzinoa: Gazte Konpainia P6.
- Laguntzaileak: BBK Sala.