Zezeilak 26

'Ipuin hegalariak'. MAIDER ALCELAY

2025/02/26 18:30

Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. |Bestelakoak

Umeentzako ipuin-kontaketea.

Bertso Saio Didaktikoa

2025/02/26 18:00

Basauriko Hizkuntza Eskola Ofizialean. |Bertsolaritzea

Bertsolaria: Arkaitz Estiballes.

Ardanza lehendakariaren lehen kargu-hartzearen 40. urteurrena

2025/02/26 19:00

Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6- Hirugarren pisua). |Berbaldiak

Berrogeita hamar personak baino gehiagok adierazo dabe bertaratuko dirala mahai-ingurura, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Juan Mª Aburto Bilboko alkatea, Carlos Lerchundi Hegoafrikako konsula edo Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria.


'Miren Agur Meabe poeteari eskainia'

2025/02/26 19:00

Algortako Kultur Etxean. |Berbaldiak

Versadas Olerki Klubeak atondutako berbaldia. Doban.

  • Koordinatzailea: Andrea Uña.

'Kontatu erretratu hau'

2025/02/26 18:00

Getxoko Romo Kultur Etxean. |Berbaldiak

60 urtetik gorakoak.

'Hariztia. Epe luzeko argazki proiektu bat'

2025/02/26 19:00

Bilboko Bira Kulturgunean. |Berbaldiak

Asier Gogortzaren berbaldia.

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

Betiko Musika

2025/01/25 - 2025/04/05

Bilbon, Otxarkoagako Udaltegian. |Musikea

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Kirolariak'. Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak.

2025/01/31 - 2025/04/30

Bilbon, Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea eraikina). |Erakusketak

Euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakusteko erakusketea.

'Escala 1:1'. IXONE SÁDABA

2025/02/06 - 2025/04/27

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren erakusketea Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurreratzeko egindasko argazki-ikerketearen emoitzea da.

Carles Guerrak komisariautako proiektu artistiko honek sarbide-politika barri bat irudikatzeko dei egiten deusku, zentralaren helburua memoriari buruzko eztabaida publiko batera edegiteko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteetan dau Lemoizko multzoko eraikuntzen zatiak benetako neurrian proiektauta.


Ezkerretik eskuinera: Ixone Sádaba artistea; Carles Guerra, komisarioa; Ianire Anaya, Giroa - Veoliako Zuzendaritza Nagusiaren albokoa; eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.



Ordutegia:

Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara 

Lautan Hiru Antzerki Jaialdia

2025/02/06 - 2025/02/27

Bilboko hainbat tokitan. |Antzerkia

Egitaraua

Sei agertokitan antzeztuko dira: Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15), Bira Kulturan (Erronda kalea, 2); Cafe Bar Bilbaon (Plaza Barria, 6); 7Katu gaztetxean (Solokoetxeko eskailerak), Kalderapekon (Txakur kalea, 1) eta La Sinsorga Kulturgunean (Askao kalea, 9).

- Zezeilak 6

  • 18:30, Euskaltzaindian: Odola (Saioa Bañales eta Aroa Blanco).
  • 19:30, La Sinsorgan: Gregoria (Bea Egizabal).

- Zezeilak 13:

  • 19:00, Cafe Bar Bilbaon: XXXII. Café Bar Bilbao-Tartean saria (Markos Goikolearen gidoia); Destiny driver (Leire Ormazabal eta Koldo Olabarri).
  • 20:00, Biran: Alferrak, tunanteak, maleanteak. Lautan Hiru laguntzinoa jaso dauena (Ane Zabala, Galder Pérez eta Aitor García de Vicuña).

- Zezeilak 20:

  • 19:00, 7Katu Gaztetxean: Errealitatearen harribitxiak (Amets Larrea, Nerea Lizarralde, Josu Iriarte eta Jare Torralba. Zuzendaria: Mikel Martinez).
  • 20:00, Biran: Buruaz norbere egin (Ruth Guimera eta Leire Orbe).

- Zezeilak 27:

  • 19.00, Kalderapekon: Arima eta bihotza (Mikel Losada eta Anje Oregi).
  • 20:00, 7Katu Gaztetxean: Heroiaren mina (Gaizka Chamizo).

Deustualdeko Klown Jaialdia

2025/02/07 - 2025/02/26

Deustun. |Antzerkia

'Mikel Lertxundi: Formatik Haratago - Mas alla de la forma'.

2025/02/14 - 2025/03/30

Durangoko Arte eta Historia Museoan |Erakusketak

'Uretan, dantza disdiretan urtzen da'. ARGIÑE CEBALLOS

2025/02/14 - 2025/03/30

Uribitarte40 Aretoan. |Erakusketak

'Bilboko altxor biologiko ezkutuak ezagutzen'

2025/02/18 - 2025/02/28

Otxarkoagoako Udaltegian. |Erakusketak

Aranzadi Zientzia Alkarteak, Bilboko Udaleko Jasangarritasun Sailaren laguntzinoagaz, Bilboko espezie minoritario, ezezagun eta ezkutuenei buruzko argazki-erakusketea jarri dua martxan, natura inguruneetatik gero eta urrunago eta lasaiago dagoan gizarte batera hurreratzeko.

Argazkiek espezie horreen askotariko laginak jasoten ditue, urian bizi diran persona askorentzat ezezagunak diranak. Naturguneak be agertzen dira, herritar gehienentzat ezezagunak, esaterako hezegune txikiak, baina biologikoki oso aberatsak.

Otxarkoagako Udaltegian izango da ikusgai 18tik 28ra arte.

Ordutegia

  • Astelehenetik barikura: 8:30-22:00.
  • Zapatua: 9:00-14:00 / 16:00-21:00.
  • Domeka: 9:00-14:00.

'Amets eta argia - Sueño y luz'. XABIER GOIKO

2025/02/19 - 2025/03/16

Bilbon, Erreprodukzinoen Museoan. |Erakusketak

Xabier Goiko artisteak Williams koadroa emon behar eutson Iñaki Williams Athleticeko jokalariari baina azken orduan Williamsek berak adierazo dauenez, ezusteko batengaitik ez dala ekitaldian izango.

Kontuak kontu, erakusketan Xabier Goiko artistearen margolan bildumea ikusi ahal izango da eta Iñaki eta Niko Williams Athletic Clubeko jokalariek protagonismo handia dabe, izan be, bertan, obra nagusia ikusiko da: 182cm x 300cm-ko formatu handia dau, oihal gaineko orio-pinturaz egina dago, Los Williams izenburukoa da eta Williams anaien eta euren ama María Arthuerren bizi-ibilbidea kontetan dau, sakrifizioa eta erregulartasuna nabarmentzen dira.

'Visiones cuanticas'

2025/02/21 - 2025/06/08

Donostian, Tabakaleran. |Berbaldiak

Visiones cuánticas ikuspegi artistiko eta zientifikoak buztartzen dituan erakusketea da, giza ezagutzaren mugak eta uniberso kuantikoaren aukera amaibakoak aztertzeko.

Erakusketea CERN ikerketa zentroaren, DIPCren eta Tabakaleraren arteko nazinoarteko lankidetzearen emoitzea da eta Basilea eta Eindhoven urietan be ikusgai egongo da.

Erakusketan Mónica Bello Arts at CERNeko zuzendaria da komisarioa eta nazinoarteko hamaika artista nabarmenen lanak batu ditu: Jaione Camborda 2023ko Urrezko Maskorraren irabazlea, Abelardo Gil-Fournier, Adriana Knouf, Joan Heemskerk, Semiconductor (Ruth Jarman & Joe Gerhardt), Nicole L’Huillier, Libby Heaney, Yunchul Kim, Alice Bucknell, Marina Rosenfeld eta Yuri Pattison.

Ordutegia martitzenetik domekara: 11:00-13: 00/16:00-20: 00 | Erakusketa-aretoan.

'Kolektiboa'. EHUko Pintura Masterreko irakasleak

2025/02/21 - 2025/05/02

Bilboko Desio Art Spacen (Dos de mayo, 12). |Erakusketak