Bagilak 29

Bertso Saioa
2025/06/29 19:00
Durangoko Tabira Parkean. |BertsolaritzeaBertsolariak: Maialen Lujanbio, Abarkas, Txaber Altube eta Araitz Katarain. Gai-jartzailea lanetan Ander Elorriaga izango da.

'Piccolo Camerino'. ADRIAN CONDE
2025/06/29 18:00
Durangoko Tabira Parkean. |AntzerkiaEuria egingo balu, Tabirako eleizpean.

'Ardatza Neurtuz'.
2025/03/28 - 2025/06/29
Barakaldon (Orconeran, Andikollano Kalea, 33). |ErakusketakErakusketeak giza gorputzak industriagaz dauen zerikusi, hartu-emon eta narratibakaz dau zerikusia. 12 emakume artisten lanen bitartez, gogorarazoten deuskue giza gorputza dala industriaren lehen neurria. Aurkezpenean Tamara García Iglesias izango da, Ardatza Neurtuz erakusketako komisarioa. Erakusketea izango dan tokia, Orconera eraikin barriztuak, zerikusi handia dau erakusketearen helburuagaz, izan be, industria ondarea balioan jarteagaz.

'Triskantzatik Esperantzara. Guztion Ondarea II'.
2025/04/04 - 2025/09/30
Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusgela barrian. |Erakusketak
'Bandera Zuria- Futuro Damnatio'. FERNANDO SANCHEZ CASTILLO.
2025/04/23 - 2025/10/28
Gernikako Bakearen Museoan. |Erakusketak
II. Getxo Eszena Kalean.
2025/05/03 - 2025/07/26
Getxon, Areetako Geltokia Plazan. |JaialdiakAire zabaleko arte eszenikoen ikuskizunak Getxoko Areetako Geltokia Plazan izango dira, 14, hain zuzen be, Euskadi, Katalunia, Madril eta Belgikatik etorritako konpainien eskutik.

'Şuwar al-Rũm. Islam. Eskultura Klasikoa'
2025/05/15 - 2025/09/14
Bilbon, Berreginen Museoan. |ErakusketakErakusketa Artelana bere testuinguruan ekimenaren edizino berezi bategaz dator (maiatzak 15/18:00), Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko balio dauelako.
Lau atal tematikotan arte klasikoak literatura islamiarraren ikuspegitik zelako harrerea izan dauen erakusten da.

'Gamazada. Gure poltsikoaren jabe'.
2025/05/21 - 2025/09/21
Gernikan, Euskal Herria Museoan. |Erakusketak
'My house is your house' . CHIHARU SHIOTA
2025/05/27 - 2025/09/28
Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak
'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.
2025/06/05 - 2026/01/31
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakPilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

XXXVIII. Pasealekuko Udal Kirol Txapelketea
2025/06/18 - 2025/08/01
Gernika-Lumon. |TxapelketakEmon izena hemen.

Gure Zirkua Eibar
2025/06/26 - 2025/06/29
Eibarren. |Bestelakoak- Bagilak 26: 19:00.
- Bagilak 27: 19:00.
- Bagilak 28: 12:00 / 19:00.
- Bagilak 29: 19:00.
Sarrerak hemen.

III. Gazteen Jantza Topaketea
2025/06/27 - 2025/06/29
Seguran. |JantzeaSuany Oleagordiak egin dau III. Gazteen Dantza Topaketea iragarteko kartela. Euskal Dantzarien Biltzarrak atonduta, bagilaren 27tik 29ra egingo da Seguran.
Kartelak aurkezteko deialdia joan dan martian edegi zan eta hilebeteko epearen ondoren hainbat proposamen jaso ziran. Azkenik, atontzaileen erabagia izan da Suany Oleagordiak sortutako kartela aukeratzea Gazte Dantza Topaketearen hirugarren edizino honetako irudi ofizialtzat hartzea.
Hiru egunez, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ehun jantzari gazte inguru alkartuko dira esperientziak konpartidu, jantza tradizinonalean belaunaldien arteko erreleboaz hausnartzeko eta, jakina, jantzan egiteko.
Helburu nagusietako bat da gazteak aktiboki inpliketea euskal jantza tradizinonalaren munduan.
Informazino gehiago hemen.