Abenduak 3

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.

2025/06/05 - 2026/01/31

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Pilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

'Artelekun zehar. 1987-2002'.

2025/07/04 - 2026/01/11

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Artium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

Erretratua: Isabel Azkarate.

'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.

2025/07/11 - 2025/12/28

Urduñako Orduña Hiria Museoan |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.

Musikagileak. Musika Garaikidearen XVI. Zirkuitua

2025/09/18 - 2026/03/21

Euskal Herriko hainbat lekutan. |Musikea

'Klasikoak' programea

2025/10/01 - 2025/12/27

Euskal Herritik. |Ikus-entzunezkoak

Konsultau programazino osoa hemen.

'Bilboko zirkuitua'

2025/10/02 - 2025/12/18

Bilboko hainbat auzotan. |Antzerkia

'Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025'.

2025/10/08 - 2026/03/01

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Azken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.



 

 

'Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30'. KOEN VANMECHELEN.

2025/10/16 - 2026/01/31

Hernaniko Chillida Lekun. |Erakusketak

Naturea, artea, zientzia eta arkitekturea buztartzen dituan erakusketea. Mugak/Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan, artisteak Espainian egin dauen lehen erakusketeak indartu egiten dau museoak naturea, artea, zientzia eta arkitekturea kurutzatzen diran leku bizi lez dauen bokazinoa.