Maiatzak 9

Bertso Afaria Hernanin
2025/05/09 20:30
Hernaniko Andrekaleko Kebabean. |BertsolaritzeaBertsolariak: Asier Aspiroz eta Oihana Arana.
'EHUP! Gu geu gara festa'
2025/05/09 .
Leioako Campuseko Oteiza plazan. |JaiakPertenentzia sentimendua indartzeko asmoz, egun osoko jaia atondu dau Euskal Herriko Unibersidadeak. Ikasleek ikasleentzako atondutako jaia. Lehenengo edizinoa Leioako campusean izango da eta autobusak egongo dira Arabako eta Gipuzkoako campusetatik.

BASAURI KORAL ALKARTEA + UGAOKO SAREA ABESBATZA
2025/05/09 20:00
Basauriko Solabarria Karpan. |Musikea50. Basauriko Ahots-Musika Topaketen barruan.

JON BASAGUREN
2025/05/09 21:00
Gasteizko Garraxi Tabernan. |MusikeaJon Basagurenek bakarka eskainiko ditu Izaki Gardenak taldearen kantuak. Doban.

BAD RELIGION
2025/05/09 .
Barakaldoko BEC Arenan. |MusikeaSarrerak abenduaren 3an jarriko dira salgai.

49. Zallako Musika Astea. NOGEN.
2025/05/09 20:00
Zallako Teatro-Antzokian |MusikeaErosi sarrerak hemen.

'30 urte'. GARI
2025/05/09 20:00
Legazpiko Latxartegi Aretoan. |MusikeaBarriketaldia: Iñaki Igon Garitaonandia Murgiondo & Gorka Salmeron Murgiondo.

'Visiones cuanticas'
2025/02/21 - 2025/06/08
Donostian, Tabakaleran. |BerbaldiakVisiones cuánticas ikuspegi artistiko eta zientifikoak buztartzen dituan erakusketea da, giza ezagutzaren mugak eta uniberso kuantikoaren aukera amaibakoak aztertzeko.
Erakusketea CERN ikerketa zentroaren, DIPCren eta Tabakaleraren arteko nazinoarteko lankidetzearen emoitzea da eta Basilea eta Eindhoven urietan be ikusgai egongo da.
Erakusketan Mónica Bello Arts at CERNeko zuzendaria da komisarioa eta nazinoarteko hamaika artista nabarmenen lanak batu ditu: Jaione Camborda 2023ko Urrezko Maskorraren irabazlea, Abelardo Gil-Fournier, Adriana Knouf, Joan Heemskerk, Semiconductor (Ruth Jarman & Joe Gerhardt), Nicole L’Huillier, Libby Heaney, Yunchul Kim, Alice Bucknell, Marina Rosenfeld eta Yuri Pattison.
Ordutegia martitzenetik domekara: 11:00-13: 00/16:00-20: 00 | Erakusketa-aretoan.

'Ardatza Neurtuz'.
2025/03/28 - 2025/06/29
Barakaldon (Orconeran, Andikollano Kalea, 33). |ErakusketakErakusketeak giza gorputzak industriagaz dauen zerikusi, hartu-emon eta narratibakaz dau zerikusia. 12 emakume artisten lanen bitartez, gogorarazoten deuskue giza gorputza dala industriaren lehen neurria. Aurkezpenean Tamara García Iglesias izango da, Ardatza Neurtuz erakusketako komisarioa. Erakusketea izango dan tokia, Orconera eraikin barriztuak, zerikusi handia dau erakusketearen helburuagaz, izan be, industria ondarea balioan jarteagaz.

'Triskantzatik Esperantzara. Guztion Ondarea II'.
2025/04/04 - 2025/09/30
Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusgela barrian. |Erakusketak
XXXII. Argazki Bilera. 'Oteiza argazkiz argazki'
2025/04/15 - 2025/05/25
Zarautzen, Sanz Enean (Nafarroa Kalea, 22). |ErakusketakJorge Oteizak errastu ukaezina itxi eban arte garaikideko eskultore, saiakeragile, arkitekto, poeta, zinemagile eta antropologo modura egindako lan guztiei esker. Erakusketeak sortzaile berezi honen bizitearen eta obrearen ibilbidearen kontakizun bisuala da. Testuinguru historiko eta kulturalak be eskaintzen ditu.
Informazino gehiago hemen.