Zemendiak 4

'IKIMILIKILIKLIK Vol.2'

2025/11/04 10:00

Urnietako Saroben, Arte Eszenikoen Gunean. |Musikea

Orain 50 urte, Ikimilikiliklik izan zan abangoardia. Gaur, Loraldiak garai haretako ausardia berpizten dau, ez nostalgiaz, ekintzaz baino. Ez da omenaldi bat. Ez da birjarpen bat. Garai biren arteko alkarrizketa artistikoa da. Joana eta oraina lotzen dituan zilbor-heste tenso bat.

Edurne Azkarateren zuzendaritzapean eta Iñaki Salvador zein Oreka Tx lako artistak bat eginaz.

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.

2025/06/05 - 2026/01/31

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Pilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

'Barbara Kruger: Another day. Another night'.

2025/06/23 - 2025/11/09

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

Barbara Kruger: Another day. Another night. aurkeztu dabe Bilbon, artisteari espainiar estaduan eskainitako lehen panoramika zabala. Asmo handiko erakusketea da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzearen eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak batzen dituana. 

Occident aseguru etxeak babestua, Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketeak analisi sakona eskaintzen dau artistaren lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izandako eboluzinoa aurkezteko.

'Artelekun zehar. 1987-2002'.

2025/07/04 - 2026/01/11

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Artium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

Erretratua: Isabel Azkarate.

'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.

2025/07/11 - 2025/12/28

Urduñako Orduña Hiria Museoan |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.

Musikagileak. Musika Garaikidearen XVI. Zirkuitua

2025/09/18 - 2026/03/21

Euskal Herriko hainbat lekutan. |Musikea

XXVI. Dantzaldia - Nazinoarteko Dantza Jaialdia.

2025/09/25 - 2025/11/04

Bilbon. |Jantzea

Bizkaiko hainbat agertokitan eskainiko ditue ikuskizunak, besteak beste: Guggenheim Bilbao Museoa, Azkuna Zentroa, Barakaldo Antzokia, Arte Ederren Bilboko Museoa eta La Fundicion.


'Klasikoak' programea

2025/10/01 - 2025/12/27

Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen. |Ikus-entzunezkoak

Konsultau programazino osoa hemen.

'Bilboko zirkuitua'

2025/10/02 - 2025/12/18

Bilboko hainbat auzotan. |Antzerkia

'50 Urte ba(GA)rik'

2025/10/07 - 2025/11/07

Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian.

'Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025'.

2025/10/08 - 2026/03/01

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Azken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.





 

 

'Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30'. KOEN VANMECHELEN.

2025/10/16 - 2026/01/31

Hernaniko Chillida Lekun. |Erakusketak

Naturea, artea, zientzia eta arkitekturea buztartzen dituan erakusketea. Mugak/Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan, artisteak Espainian egin dauen lehen erakusketeak indartu egiten dau museoak naturea, artea, zientzia eta arkitekturea kurutzatzen diran leku bizi lez dauen bokazinoa.

'Lagunak eta ezagunak'. JOSE LUIS NARBAIZA

2025/10/22 - 2025/11/06

Gernika-Lumoko Ricardo Abaunza Erakusketa Gelan. |Musikea

Sartzea doban.

Literatur Amuak 2025.

2025/10/24 - 2025/11/28

Ondarroan.

Ikerlari Gazteen Sariketea

2025/10/28 - 2026/06/14

Gerediaga Alkartean. |Lehiaketak

'Egikaritza sortzaile bat'. MARISA GONZALEZ.

2025/10/29 - 2026/01/18

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Ordutegia: martitzenetik domekara: 11:00etatik 20:00etara. Sartzea doban.

Eguaztena, urriak 29, 18:00etan:

Barriketan: Marisa González artistea eta Violeta Janeiro komisarioagaz, 19:00reta, Erakusketearen edegiera publikoa, lekuak bete arte.

'Trucada e imperfecta'. RUT OLABARRI.

2025/10/29 - 2026/02/15

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

Rut Olabarri (Bilbao, 1962) artistearen Trucada e imperfecta erakusketea, pinturea, ehungintzea, eskulturea, ikus-entzunezko lanak eta instalazinoak biltzen dituana.

Informazino gehiago hemen.

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2025.

2025/10/31 - 2025/11/23

Azpeitian. |Antzerkia

Urriaren 31n hasiko dira topaketak, ikasleakaz egingo dan saio bategaz eta zemendiaren 23ra arte, hamahiru antzezlan ikusteko aukerea izango da eta horreez gan, eskola antzerkiaren programearen barruan eskainiko diran beste dozena bat antzezlan iragarri ditue. Topaketen azken egunean, Ikusleen Saria emongo dabee.

Soreasun izango dira ikuskizun gehienak, baina eguenetakoak, formatu txikiagoan, Dinamoa Sormen Gunean eskainiko ditue. Era berean, kalean be izango dira ikuskizunak, emonaldi bana izango dalako Sanagustin Kulturgunean eta plazan.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Eraldaketa baten kronika 1900/1957'

2025/10/31 - 2026/04/06

Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3). |Erakusketak