Urtarrilak 15
Neguan Flamenco. VICKY GONZALEZ + SARA CASTRO.
2026/01/15 20:30
Getxon, Algortako Muxikebarrin. |Musikea
'Silueta'. HARKAITZ CANO
2026/01/15 19:00
Larrabetzuko Ludoteka gaineko aretoan. |AurkezpenakLiteraturaz Berbetan ekimenaren barruan.
'Flamenco para recordar'. Topaketea Paco Moragaz.
2026/01/15 19:30
Bilboko BBK Salan. |JantzeaUrtarrilaren 22tik 25era egingo dan Nazinoarteko II. Developpe Dantza Lehiaketearen aurreko jarduerea.
Amari gaixotasun neurodegeneratiboa diagnostikau eutsenean Morak bere karrera arrakastatsua eta bere konpainia itxi zituan ama jagoreko eta berehala jaubetu zan koplek eta flamenkoak kognitiboki estimuletan ebela.
'Corazón de piedra'. Karmele Jaio
2026/01/15 19:00
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. |AurkezpenakCorazón de piedra osotzen daben ipuinak betiko galdera bati erantzuten saiatzen dira, Zer egin dana sentiduten dauen bihotz bategaz?. Eta, horretarako, idazleari leku intimo batetik egiten deutso aurre, egunerokotasunean jarrita begiradea. Liburu honetara batutako kontakizunak emozionalak, argitsuak, batzuetan mingarriak eta beti adimen handikoak dira, baina inguratzen gaituana lasaiago begiratzeko gonbidetako asmoa be badabe, bizitea ez baita momentu handien batuketa bat, alkarrizketa luze bat garenagaz eta inguratzen gaituenakaz be. Corazón de piedra eleberriak sentimenduaren alde egiten dau gelditasunaren aurrean, biziteak eragiten dituan ezinbesteko aldaketen aurrean zaurgarri eta iragazkor egotearen aldeko mezu bategaz.
Karmele Jaio (Vitoria-Gasteiz, 1970).
Lau kontakizun-libururen egilea da, azkena Bidebarrieta Kulturgunean aurkeztuko dauena: Corazón de piedra. Poesiako liburu bat eta lau eleberri ne plazaratu ditu: Las manos de mi madre (2008), sari ugari jaso zituana, zinemara egokitu ebena, hainbat hizkuntzatara itzuli ebena, eta bere ingelesezko bersinoak English Pen Translates Award saria jaso ebana 2018an; Música en el aire (2013), La casa del padre (Destino, 2020), kritika eta publiko aldetik erantzun bikaina handia izan ebana, eta Euskadi Literatura Saria eta Nafarroako Liburudenden Alkarteak eta 111 Akademiak erabagitako urteko euskerazko libururik onenaren sariak jaso zituana; eta Amor Kapital. Jaioren lanak zinemara eta antzerkira eroan dira eta bere kontakizunak antologia batzuetarako aukeratu dira, besteak beste, Best European Fiction 2017 (Dalkey Archive Press, 2017) eta The Penguin Book of Spanish Short Stories (Penguin Classics, 2021).
Txani Rodríguez idazlea, kazetaria eta gidoilaria da eta komunikabide eta kultura-gehigarri askotan idatzi dau. Deustuko Unibersidadean idazketa sortzaileko eskolak emoten ditu eta narratiba eta idazketa sortzaileko eskolak Bilboko ALEA Literatur Alkartean; Radio Euskadin emitiduten dan Pompas de papel programako kide be bada. Los últimos románticos eleberriari Euskadi Literatura Saria emon eutsen 2021ean, gaztelaniazko literaturearen kategorian.
Streaming bidez jarraitzeko aukerea dago hemen.
'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.
2025/06/05 - 2026/01/31
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakPilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.
Musikagileak. Musika Garaikidearen XVI. Zirkuitua
2025/09/18 - 2026/03/21
Euskal Herriko hainbat lekutan. |Musikea
'Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025'.
2025/10/08 - 2026/03/01
Bilboko Arte Eder Museoan. |ErakusketakAzken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.
'Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30'. KOEN VANMECHELEN.
2025/10/16 - 2026/01/31
Hernaniko Chillida Lekun. |ErakusketakNaturea, artea, zientzia eta arkitekturea buztartzen dituan erakusketea. Mugak/Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan, artisteak Espainian egin dauen lehen erakusketeak indartu egiten dau museoak naturea, artea, zientzia eta arkitekturea kurutzatzen diran leku bizi lez dauen bokazinoa.
'Egikaritza sortzaile bat'. MARISA GONZALEZ.
2025/10/29 - 2026/01/18
Bilboko Azkuna Zentroan. |ErakusketakOrdutegia: martitzenetik domekara: 11:00etatik 20:00etara. Sartzea doban.
Eguaztena, urriak 29, 18:00etan:
Barriketan: Marisa González artistea eta Violeta Janeiro komisarioagaz, 19:00reta, Erakusketearen edegiera publikoa, lekuak bete arte.
'Trucada e imperfecta'. RUT OLABARRI.
2025/10/29 - 2026/02/15
Bilboko Rekalde Aretoan. |ErakusketakRut Olabarri (Bilbao, 1962) artistearen Trucada e imperfecta erakusketea, pinturea, ehungintzea, eskulturea, ikus-entzunezko lanak eta instalazinoak biltzen dituana.
Informazino gehiago hemen.
'Eraldaketa baten kronika 1900/1957'
2025/10/31 - 2026/04/06
Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3). |Erakusketak
'Txillarreko Sukaldaria'
2025/11/12 - 2026/02/19
Berrizeko Kultur Etxean. |AurkezpenakAsier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek idatzitako liburuaren aurkezpena.
Ganerako aurkezpenetako hitzorduak erantsitako argazkian ikusi.
'Yo soy la Inteligencia Artificial'.
2025/11/21 - 2026/04/25
Next Museum Bilbaon (Blas de Otero kalea, 54 - Deustu - Bilbo). |ErakusketakSebastiano Vitale komisario dauen erakusketea Bilbora helduko da Salt Lake Cityn (AEB) eta Londresen (Britainia Handia) ikusgai egon ondoren. Haren bidez, Bilboko museoak etapa barri bati ekingo deutso eta zientzia, teknologia eta artea bikain buztartzeari esker, murgitze-erakusketak eskainiko dira barritzaileak, sortzaileak eta dibulgatzaileak, gaurkotasun handiko arazo eta gaiei buruz gogoeta eginarazoko dabenak, espazioko arduradunen esanetan.
Bisitariak
- Beherapen bereziak familientzat (3 kide baino gehiago) eta taldeentzat (10 lagun baino gehiago).
- Sarrera doban 5 urteko edo hortik beherako umeentzat eta dibersidade funtzionala daben personakaz doazenentzat.
- Irisgarria mugikortasun urriko personentzat.
- Hitzarmen bereziak ikastegi eta enpresakaz. Eskatu informazinoa hemen: reservas@nextmuseum.net.
Ordutegia
- Astelehen eta martitzenetan: zarratuta.
- Eguaztenetik zapatura: 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (20:30ean).
- Domekatan: 11:00etatik 18:00etara. Azken erakustaldia izan eta ordubetera zarratuko da (19:00retan).
Informazino gehiago eta sarrerak hemen.
'Primeros años 1990-1992. New York'. Txomin Badiola, Peio Irazu eta Darío Urzay.
2025/12/11 - 2026/01/31
Bilboko Michel Mejuto Galerian (Juan de Ajuriaguerra, 18). |ErakusketakErretratua: Casa encantada, Txomin Badiola.
'Bizkaiaren espiritua. Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)'.
2025/12/15 - 2026/05/10
Bilboko Eleiz Museoan. |ErakusketakBizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetzeak bidaia bat proponiduten dau lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.
Zazpi ataletan banatuta, erlijinoak bizitza publiko eta pribatua marketan eban gizarte bateko erretratu adierazgarria eskaintzen dau ibilbideak. Holan, artean islatutako hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sagratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisajean: Eraldaketan sinistu, Sagradua modernizau, Aisia eta debozinoa, Merkataritza-arimea, Paisaje mistikoak, Ikonografia femenino barriak eta Espazio sagratuak atalek artikuletan ditue batutako 62 lanak.
'Outsiderra ala insiderra?', Bilbao FormArteko artistak.
2025/12/18 - 2026/01/16
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko Erakusketa Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6). |ErakusketakErakusketa kolektiboa, dibersidade funtzional psikiko edo intelektualen bat daben personek osotutako kolektibo horrek formatu eta material desbardinakaz egindako piezak batu ditue. Bilbao FormArteko arduradunek zehaztu dabenez, persona horreekaz egiten dan lana modu automatikoan Outsider Artea (arte marjinala) etiketapean sailkatzen da, eta termino horrek etenbako gatazkea sortzen deutso arte espazioari.
Erakusketea zabalik egongo da goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.



EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen XII. Erakusketea.
2025/12/18 - 2026/01/15
Bilbon, Bizkaia Aretoan. |Erakusketak2024-2025 ikasturtean, zentro honetan erakusten diran hiru graduetan (Artea, Sorkuntzea eta Diseinua, eta Kultura Ondareen Konserbazino eta Zaharbarritzea) ikasketak amaitu dituen ikasleen 35 Gradu Amaierako Lan (GrAL) inguru ikusgai egongo dira.
Ordutegia: Lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara. Sartzea doban.
'IX. Zinema eta Zientzia'
2026/01/07 - 2026/03/27
Euskal Herriko hainbat tokitan. |Ikus-entzunezkoakBilboko proiekzinoen egitaraua hemen.
'Estelak' eskultura erakusketea
2026/01/08 - 2026/02/27
Elorrioko Iturri Kultur Etxean. |Erakusketak