Apirilak 2

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

Betiko Musika

2025/01/25 - 2025/04/05

Bilbon, Otxarkoagako Udaltegian. |Musikea

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Kirolariak'. Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak.

2025/01/31 - 2025/04/30

Bilbon, Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea eraikina). |Erakusketak

Euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakusteko erakusketea.

'Escala 1:1'. IXONE SÁDABA

2025/02/06 - 2025/04/27

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren erakusketea Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurreratzeko egindasko argazki-ikerketearen emoitzea da.

Carles Guerrak komisariautako proiektu artistiko honek sarbide-politika barri bat irudikatzeko dei egiten deusku, zentralaren helburua memoriari buruzko eztabaida publiko batera edegiteko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteetan dau Lemoizko multzoko eraikuntzen zatiak benetako neurrian proiektauta.


Ezkerretik eskuinera: Ixone Sádaba artistea; Carles Guerra, komisarioa; Ianire Anaya, Giroa - Veoliako Zuzendaritza Nagusiaren albokoa; eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.



Ordutegia:

Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara 

'Visiones cuanticas'

2025/02/21 - 2025/06/08

Donostian, Tabakaleran. |Berbaldiak

Visiones cuánticas ikuspegi artistiko eta zientifikoak buztartzen dituan erakusketea da, giza ezagutzaren mugak eta uniberso kuantikoaren aukera amaibakoak aztertzeko.

Erakusketea CERN ikerketa zentroaren, DIPCren eta Tabakaleraren arteko nazinoarteko lankidetzearen emoitzea da eta Basilea eta Eindhoven urietan be ikusgai egongo da.

Erakusketan Mónica Bello Arts at CERNeko zuzendaria da komisarioa eta nazinoarteko hamaika artista nabarmenen lanak batu ditu: Jaione Camborda 2023ko Urrezko Maskorraren irabazlea, Abelardo Gil-Fournier, Adriana Knouf, Joan Heemskerk, Semiconductor (Ruth Jarman & Joe Gerhardt), Nicole L’Huillier, Libby Heaney, Yunchul Kim, Alice Bucknell, Marina Rosenfeld eta Yuri Pattison.

Ordutegia martitzenetik domekara: 11:00-13: 00/16:00-20: 00 | Erakusketa-aretoan.

'Kolektiboa'. EHUko Pintura Masterreko irakasleak

2025/02/21 - 2025/05/02

Bilboko Desio Art Spacen (Dos de mayo, 12). |Erakusketak

48. Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2025/02/25 - 2025/04/11

Eibarreko Coliseo Antzokian. |Antzerkia

'Kontserba-fabriketako andrazkoak. Beti eskamak kentzen'

2025/03/04 - 2025/04/25

Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6- Hirugarren pisua). |Erakusketak

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak ahanzturatik berreskuratu dau konserba-fabriketako andrazkoen, bost mendetan Bizkaiko arrantza portuetan beharrean ibili diran eta gaur egun be badabizen emakumeen, lana, argitalpen baten eta argazkiak, dokumentuak, margolan baten erreprodukzinoa, lekukotzak jasoten dituan bideoa eta hainbat tresna (lanabesak, sareak, arropak, litografiak...) batzen dituan erakusketearen bitartez.

Basque Circular Summit 2025

2025/04/02 - 2025/04/04

Bilboko Euskalduna Jauregian. |Jardunaldiak

Ihobe – Eusko Jaurlaritzako soziedade publikoak atondutako biltzarrean industria eta ingurumenaren arloko 800 aditu eta profesional baino gehiago batuko dira, eredu ekonomiko zirkularrera zuzendutako transizinorako oinarrizko gaiak jorratzeko.

BCS2025en gai nabarmenen artean, honako honeek dagoz:

  • Ontzien eta ehungintzearen sektoreko erronkak eta aukerak.
  • Europako Itun Berdearen eboluzinoa, Itun Industrial Garbira zuzendua.
  • Lehengai kritikoen eta eraikuntzako material jasangarrien garrantzia.
  • Ekodiseinuari buruzko europar Erregelamendu barriaren eragina.
  • Produktuaren Pasaporte digitalaren inplementazinoa eta konponketarako eskubidea.
  • Finantza jasangarrien eta hondakinen kudeaketearen arloko jokerak.
  • Greenwashingaren kontrako burrukea eta inbersinoak eragin positiboa daben proiektuetara berrorientetea.


    Informazino gehiago hemen.