Martiak 22

Loraldia Gaztea. Aitziber Garmendia

2025/03/22 9:30

EHUko Bizkaia Aretoan. |Berbaldiak

Sarrerak hemen.

20 Urte Zure Eskutik. ETS

2025/03/22 .

BEC aretoan. |Musikea

Sarrerak agortuta

Consonni Bertso Saio Espekulatiboak.

2025/03/22 20:00

Bilboko Itsasmuseoan. |Bertsolaritzea

Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi bertsolariek beren ikuspegiak konpartiduko ditue, Ainhoa Urien gai-jartzailearen gidaritzapean.

Erosi sarrerak hemen.


'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

Betiko Musika

2025/01/25 - 2025/04/05

Bilbon, Otxarkoagako Udaltegian. |Musikea

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Kirolariak'. Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak.

2025/01/31 - 2025/04/30

Bilbon, Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea eraikina). |Erakusketak

Euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakusteko erakusketea.

'Escala 1:1'. IXONE SÁDABA

2025/02/06 - 2025/04/27

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren erakusketea Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurreratzeko egindasko argazki-ikerketearen emoitzea da.

Carles Guerrak komisariautako proiektu artistiko honek sarbide-politika barri bat irudikatzeko dei egiten deusku, zentralaren helburua memoriari buruzko eztabaida publiko batera edegiteko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteetan dau Lemoizko multzoko eraikuntzen zatiak benetako neurrian proiektauta.


Ezkerretik eskuinera: Ixone Sádaba artistea; Carles Guerra, komisarioa; Ianire Anaya, Giroa - Veoliako Zuzendaritza Nagusiaren albokoa; eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.



Ordutegia:

Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara 

'Mikel Lertxundi: Formatik Haratago - Mas alla de la forma'.

2025/02/14 - 2025/03/30

Durangoko Arte eta Historia Museoan |Erakusketak

'Uretan, dantza disdiretan urtzen da'. ARGIÑE CEBALLOS

2025/02/14 - 2025/03/30

Uribitarte40 Aretoan. |Erakusketak

'Visiones cuanticas'

2025/02/21 - 2025/06/08

Donostian, Tabakaleran. |Berbaldiak

Visiones cuánticas ikuspegi artistiko eta zientifikoak buztartzen dituan erakusketea da, giza ezagutzaren mugak eta uniberso kuantikoaren aukera amaibakoak aztertzeko.

Erakusketea CERN ikerketa zentroaren, DIPCren eta Tabakaleraren arteko nazinoarteko lankidetzearen emoitzea da eta Basilea eta Eindhoven urietan be ikusgai egongo da.

Erakusketan Mónica Bello Arts at CERNeko zuzendaria da komisarioa eta nazinoarteko hamaika artista nabarmenen lanak batu ditu: Jaione Camborda 2023ko Urrezko Maskorraren irabazlea, Abelardo Gil-Fournier, Adriana Knouf, Joan Heemskerk, Semiconductor (Ruth Jarman & Joe Gerhardt), Nicole L’Huillier, Libby Heaney, Yunchul Kim, Alice Bucknell, Marina Rosenfeld eta Yuri Pattison.

Ordutegia martitzenetik domekara: 11:00-13: 00/16:00-20: 00 | Erakusketa-aretoan.

'Kolektiboa'. EHUko Pintura Masterreko irakasleak

2025/02/21 - 2025/05/02

Bilboko Desio Art Spacen (Dos de mayo, 12). |Erakusketak

48. Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2025/02/25 - 2025/04/11

Eibarreko Coliseo Antzokian. |Antzerkia

'Kontserba-fabriketako andrazkoak. Beti eskamak kentzen'

2025/03/04 - 2025/04/25

Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6- Hirugarren pisua). |Erakusketak

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak ahanzturatik berreskuratu dau konserba-fabriketako andrazkoen, bost mendetan Bizkaiko arrantza portuetan beharrean ibili diran eta gaur egun be badabizen emakumeen, lana, argitalpen baten eta argazkiak, dokumentuak, margolan baten erreprodukzinoa, lekukotzak jasoten dituan bideoa eta hainbat tresna (lanabesak, sareak, arropak, litografiak...) batzen dituan erakusketearen bitartez.

'Mendian gora'. Aurkezlea: Antton Iturriza.

2025/03/06 - 2025/03/23

Getxon, Punta Begoña Galerietan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Errekaldeko XII. Umorezko Antzerki Erakustaldia

2025/03/07 - 2025/03/28

Errekaldeko Udaltegian. |Antzerkia

BilbaoPoesia Literatur Jaialdia

2025/03/14 - 2025/03/22

Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. |Jardunaldiak

  • Sukramarkus, Mursego. Martiak 14, barikua, 19:00retan.
  • Blas de Oteroren Eguna: Gontzal Mendibilen kontzertua poeta bilbotarraren akorduan. Zapatua, martiak 15, 19:00retan.
  • Spoken Word: Laura Sam. Martiak 16, domeka, 19:00retan.
  • Hitzen bidaia poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Isabel Bono, Fernando Chivite eta Pablo Garcia Casado. Martiak 17, astelehena, 19:00etan.
  • Voces de la peninsula poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Harkaitz Cano, Berta Piñan, Laia Noguera eta Rui Teixeira. Martiak 18, martitzena, 19:00etan.
  • Ikuspegiak eta bertsoak poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Sara Herrera Perala, Aroa Moreno, Ben Clarck eta Tere Irastorza. Martiak 19, eguaztena, 19:00etan.
  • Sutarako lekuak poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Luis Muñoz, Amalia Iglesias eta Maribel Andres. Martiak 20, eguena, 19:00etan.
  • Poesia errezitaldia. Parte-hartzaileak: Lauren Mendinueta, Jessica Zuan eta Miren Agur Meabe. Martiak 21, barikua, 19:00etan.
  • Flamenko kontzertua: Manuel Gerena. Martiak 22, zapatua, 19:00etan.

Sarrerak hemen.

'Cinco golondrinas'. Pabellon 6 - Gazte Konpainia

2025/03/21 - 2025/03/23

Bilboko Pabellon 6 Aretoan. |Antzerkia

Bilboko BBK Sala eta Pabellon 6 antzokien arteko lehenengo lankidetzea. Cinco golondrinas antzezlan inklusiboa da, eta zeinujantza, zeinu hizkuntzara interpretazino eta irisgarritasun neurriak ditu.

Taldea

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Rakel R. R. (Arymux).
  • Antzezleak: Nerea Sanz, Nora Urdanpilleta, Markel Urrestarazu, Pino de Pablos, Aritz Castillo.
  • Argiztapen diseinua:Edu Berja.
  • Jantziak eta eszenografiaren diseinua: Betitxe Saitua.
  • Kartelaren diseinua: Josean Espinosa.
  • Diseinu grafikoa: Lu Sáiz Báez.
  • Argi eta soinu teknikaria: Fernando Alcauzar.
  • Produkzinoa: Gazte Konpainia P6.
  • Laguntzaileak: BBK Sala.

'Kristalezko zooa'.

2025/03/21 - 2025/03/23

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Arriaga Antzokiaren produkzino propioa, Natalia Menéndezek moldatutakoa Tennessee Williamsen maisulana eta muntaia zuzentzeaz be arduratu da. Obrea euskeraz estreinauko da lehenengo, Kristalezko zooa, martiaren 21etik 23ra, Kepa Errastik egokituta.

Ondoren, apirilaren 3tik 6ra gaztelaniazko estreinaldia (El zoo de cristal) gauzatuko da. Ione Irazabal, Mikel Losada, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas dira antzezleak bai euskeraz eta bai gaztelaniazko bersinoa.

Taldea

  • Moldaketa eta zuzendaritza: Natalia Menéndez.
  • Antzezleak: Mikel Losada, Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas.
  • Itzulpena eta euskarara egokitzea: Kepa Errasti.
  • Musika: Luis Miguel Cobo.
  • Eszenografia: Monica Boromello.
  • Jantzi-diseinatzailea: Tania Tajadura.
  • Argiztapena: Juan Gómez Cornejo.
  • Ikus-entzunezkoak: GHEADA.
  • Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai.


Obreak Gararen babesa eta Loraldiaren kolaborazinoa ditu.

Erosi sarrerak hemen.

'La carn'. LLUIS GARAU (Mallorca).

2025/03/22 - 2025/03/23

Bilboko La Fundicion Aretoan. |Antzerkia

Estreinaldia Euskadin.


Erosi sarrerak hemen.