Martiak 12

Ondarearen Europako Jardunaldiak.

2025/03/12 18:30

Bilbon, Ondare Hitzaldi Aretoa (María Díaz de Haro, 11-1). |Berbaldiak

Los orígenes de la arquitectura en Bizkaia. Desde el Paleolítico a la Edad del Hierro. Hizlaria: Joseba Ríos Garaizar.

'Arrakala'. ANER PERITZ eta KATTALIN MINER

2025/03/12 18:00

Elgoibarko Kultur Etxean. |Berbaldiak

Berbaldiaren ostean mokadutxoa eskainiko da.

Mendi Tour Tolosa

2025/03/12 19:30

Tolosako Leidor Antzokian.

Sarrerak hemen.

'Historias de Bilbao en compañía de reyes, repúblicas y el Athletic' liburuaren aurkezpena

2025/03/12 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan. |Aurkezpenak

Iñaki Markez eta Amaia Lertxundi dira egileak eta an hau Bilbao Edita 2024 deialdiaren barruan dago.

Ediciones Betak argitaratua, Historias de Bilbao en compañía de reyes, repúblicas y el Athletic liburuaren 314 orrialdeetan Bilboko errealidade sozial, politiko, instituzional, kultural eta kirola aztertzen dira diktadura frankistara arte, Athletic Cluben eta uriaren historia ardatz nagusi lez erabiliz. Uribilduaren historian aldi erabagigarria izan zan, Bilbok hazkunde nabarmena izan baitzeban XIX. mendearen erdialdetik, industriaren eta merkataritzearen garapenak bultzatuta. Bolada bitan errepublikarrak eta Gerra Zibila lako jazoera historikoek markau eben Bilboko historia. Liburuak Athletic Cluben ibilbide historikoa ardatz hartuta erretratetan dau eta hortik abiatuta tokiko petsona garrantzitsu askoren bizitzak eta ekintzak zehatuten dira.

Loraldia. 'Mila esker, Jonan Ordorika'

2025/03/12 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian. |Musikea

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

'Langile-klasea eta dimensino bakarreko emakumea, labe garaien oinetan'.

2025/03/12 18:30

Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen egoitzan (Hurtado de Amezaga, 6). |Berbaldiak

Javier González de Duranaren estutik, Vicente Cutanda margolariaren lana aztertuz emakumeak XIX. mende amaierako eta XX.mende hasierako lan munduan izandako zeregina ezagutuko dogu.

Cutandak Bizkaiko industriaren ikuspegi ugari pintau zituan bere arte lanetan, bertan agertzen diran emakumezkoen irudikapenek andrazkoen errealidadean sakontzeko aukera parebakoa emoten dabelarik.

‘Euskal Autogobernuaren Gako Historikoak eta Erronkak’.

2025/03/12 09:00

Bilbon, Bizkaia Aretoan |Jardunaldiak

Egitaraua

9:00 - Jardunaldiaren hasierea.

Jose Ramon Bengoetxea doktorea - UPV/EHUko errektorea.
Itxaso Berrojalbiz - Bizkaiko Ogasun eta Finantza Foru Diputadua.

9:30 - El Estado de la Unión. Bilkurak instituzionalizau aurreko harmoniak eta tensinoak (1644-1800).

Hizlaria: Alberto Angulo doktorea - Filologia eta Historia saila (UPV/EHU).

10:15 - Elkarren arteko Konferentzia eta bilkuretatik, legezko erakundetzea (1800): Euskal foru-gobernantza komunaren garapena eta sendotzea, 1877an foru erakundeak ezabatu arte.

Hizlari: Joseba Agirreazkuenaga doktorea - Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko Katedratikoa, Emeritus (UPV/EHU).

11.00 - Atsedenaldia.

11:30 - Konferentzia komunak Ekonomia eta Administrazino Itunaren garaian (1878-1936).

Hizlaria: Eduardo Alonso Olea doktorea - Ituna Agiritegia eta Historia Garaikidearen saila (UPV/EHU).

12:15 - Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanak (1980-2025).

Hizlaria: Begoña Pérez de Eulate - Eusko Jaurlaritzako Autogobernu zuzendaria.

12:45 - EAEko zerga eta finantza-harremanen instituzionalizazioa (1981-2024).

Hizlaria: Mikel Erkoreka doktorea - Eusko Jaurlaritzako Erakundeen Baliabideetako Zuzendaria.

13:15 - Jardunaldiaren ondorioak.

Eduardo Alonso Olea doktorea - Ituna Agiritegia eta Historia Garaikidearen saila (UPV/EHU).

13:30 - III. Ituna sariaren ebazpena eta aurkezpena.

Pablo Maestu - Zuzenbidean graduatua.

Atontzaileak: Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU).

Euskal Herriko unibersidade sistemearen Ikerketa taldea: Biography&Parliament (IT1441-22). Historia Garaikide saila (UPV-EHU).

Euskal Herriko unibersidade sistemearen Ikerketa taldea: País Vasco, Europa y América: vínculos y relaciones atlánticas” (GIU21/062). Filologia eta Historia saila (UPV-EHU).

Berbaldi Zikloa. 'Los orígenes de la arquitectura en Bizkaia. Desde el Paleolítico a la Edad del Hierro'. Hizlaria: Joseba Ríos Garaizar

2025/03/12 18:30

Bilbon, Ondare Hitzaldi Aretoan (María Díaz de Haro, 11-1). |Berbaldiak

Informazino gehiago hemen

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

Betiko Musika

2025/01/25 - 2025/04/05

Bilbon, Otxarkoagako Udaltegian. |Musikea

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Kirolariak'. Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak.

2025/01/31 - 2025/04/30

Bilbon, Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea eraikina). |Erakusketak

Euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakusteko erakusketea.

'Escala 1:1'. IXONE SÁDABA

2025/02/06 - 2025/04/27

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren erakusketea Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurreratzeko egindasko argazki-ikerketearen emoitzea da.

Carles Guerrak komisariautako proiektu artistiko honek sarbide-politika barri bat irudikatzeko dei egiten deusku, zentralaren helburua memoriari buruzko eztabaida publiko batera edegiteko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteetan dau Lemoizko multzoko eraikuntzen zatiak benetako neurrian proiektauta.


Ezkerretik eskuinera: Ixone Sádaba artistea; Carles Guerra, komisarioa; Ianire Anaya, Giroa - Veoliako Zuzendaritza Nagusiaren albokoa; eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.



Ordutegia:

Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara 

'Mikel Lertxundi: Formatik Haratago - Mas alla de la forma'.

2025/02/14 - 2025/03/30

Durangoko Arte eta Historia Museoan |Erakusketak

'Uretan, dantza disdiretan urtzen da'. ARGIÑE CEBALLOS

2025/02/14 - 2025/03/30

Uribitarte40 Aretoan. |Erakusketak

'Amets eta argia - Sueño y luz'. XABIER GOIKO

2025/02/19 - 2025/03/16

Bilbon, Erreprodukzinoen Museoan. |Erakusketak

Xabier Goiko artisteak Williams koadroa emon behar eutson Iñaki Williams Athleticeko jokalariari baina azken orduan Williamsek berak adierazo dauenez, ezusteko batengaitik ez dala ekitaldian izango.

Kontuak kontu, erakusketan Xabier Goiko artistearen margolan bildumea ikusi ahal izango da eta Iñaki eta Niko Williams Athletic Clubeko jokalariek protagonismo handia dabe, izan be, bertan, obra nagusia ikusiko da: 182cm x 300cm-ko formatu handia dau, oihal gaineko orio-pinturaz egina dago, Los Williams izenburukoa da eta Williams anaien eta euren ama María Arthuerren bizi-ibilbidea kontetan dau, sakrifizioa eta erregulartasuna nabarmentzen dira.

'Visiones cuanticas'

2025/02/21 - 2025/06/08

Donostian, Tabakaleran. |Berbaldiak

Visiones cuánticas ikuspegi artistiko eta zientifikoak buztartzen dituan erakusketea da, giza ezagutzaren mugak eta uniberso kuantikoaren aukera amaibakoak aztertzeko.

Erakusketea CERN ikerketa zentroaren, DIPCren eta Tabakaleraren arteko nazinoarteko lankidetzearen emoitzea da eta Basilea eta Eindhoven urietan be ikusgai egongo da.

Erakusketan Mónica Bello Arts at CERNeko zuzendaria da komisarioa eta nazinoarteko hamaika artista nabarmenen lanak batu ditu: Jaione Camborda 2023ko Urrezko Maskorraren irabazlea, Abelardo Gil-Fournier, Adriana Knouf, Joan Heemskerk, Semiconductor (Ruth Jarman & Joe Gerhardt), Nicole L’Huillier, Libby Heaney, Yunchul Kim, Alice Bucknell, Marina Rosenfeld eta Yuri Pattison.

Ordutegia martitzenetik domekara: 11:00-13: 00/16:00-20: 00 | Erakusketa-aretoan.

'Kolektiboa'. EHUko Pintura Masterreko irakasleak

2025/02/21 - 2025/05/02

Bilboko Desio Art Spacen (Dos de mayo, 12). |Erakusketak

48. Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2025/02/25 - 2025/04/11

Eibarreko Coliseo Antzokian. |Antzerkia