Urriak 3

ROOM 20 & ALEX DE BENITO PROJECT

2025/10/03 20:00

Barakaldoko Bagatza Auzoan. |Musikea

Barakaldoko Udazkena Rock egitasmoaren barruan. Doban.

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Bandera Zuria- Futuro Damnatio'. FERNANDO SANCHEZ CASTILLO.

2025/04/23 - 2025/10/28

Gernikako Bakearen Museoan. |Erakusketak

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.

2025/06/05 - 2026/01/31

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Pilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

'Barbara Kruger: Another day. Another night'.

2025/06/23 - 2025/11/09

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

Barbara Kruger: Another day. Another night. aurkeztu dabe Bilbon, artisteari espainiar estaduan eskainitako lehen panoramika zabala. Asmo handiko erakusketea da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzearen eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak batzen dituana. 

Occident aseguru etxeak babestua, Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketeak analisi sakona eskaintzen dau artistaren lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izandako eboluzinoa aurkezteko.

'Artelekun zehar. 1987-2002'.

2025/07/04 - 2026/01/11

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Artium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

Erretratua: Isabel Azkarate.

'Clásicos y modernos. Obras maestras de la Colección BBVA'

2025/07/04 - 2025/10/12

Bilbon, San Nikolas Jauregian. |Erakusketak

Klasikoak eta Modernoak, BBVA Bildumako maisulanak.

Ordutegia:

Astelehenetik domekara goizeko 11:00etatik 19:00retara (zarratuta egongo da garagarrilaren 25 eta 31n eta abuztuaren 15 eta 21ean).

'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.

2025/07/11 - 2025/12/28

Urduñako Orduña Hiria Museoan |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.

Ipar Eszena Bidea 2025.

2025/09/12 - 2025/10/26

Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa eta Errioxan |Jardunaldiak

'R&J'. 'R&J'. William Shakespeareren klasikoaren berrikuspen garaikidea.

2025/10/03 - 2025/10/05

Bilboko BBK Salan. |Antzerkia

BBK Salaren ekoizpen propioa (Bilbo). Estreinaldi absolutua

  • Irailak 27 eta 28; 19:30 (euskaraz). Irailaren 27ko saioa irisgarria izango da, supertituluekin eta soinu anplifikazioarekin.
  • Urrriak 3, 4 eta 5; 19:30 (gaztelaniaz). Urriko 3ko saioa supertituluekin, soinu anplifikazioarekin eta audiodeskribapenagaz.

Sarrerak (12 euro -prezio finala-) salgai webgunean eta BBK Salaren leihatilan

  • Egilea: William Shakespeare.
  • Egokitzapena eta zuzendaria: María Goiricelaya.
  • Euskarazko bertsioa: Kepa Errasti.
  • Zuzendari laguntzailea: Eider Zaballa.
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Pikaza, Xabino Alkorta.
  • Aktoreak: Ane Pikaza, Aitor Borobia, Nagore González, Egoitz Sánchez, Luix Mitxelena.
  • Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapena: David Alcorta.
  • Soinu espazioa: Ibon Aguirre.
  • Musika eta bideoa: Ibon Belandia.
  • Koreografiak: Alberto Ferrero.
  • Zuzendaritza eta ekoizpen laguntza: Irati Morán.
  • Bideo aholkularitza: Javier Andraka.
  • Koordinazio teknikoa: Alaine Arzoz.
  • Kartela: Estudio Gheada (argazkia) eta Hopper-Ink (diseinua).
  • Ekoizpena: BBK Sala eta La Dramática Errante (Getxo Kuktura - Muxikebarriren laguntzeagaz).