Apirilak 16

KORRONTZI 2025

2025/01/16 - 2025/10/10

. |Musikea

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Kirolariak'. Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak.

2025/01/31 - 2025/04/30

Bilbon, Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea eraikina). |Erakusketak

Euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakusteko erakusketea.

'Escala 1:1'. IXONE SÁDABA

2025/02/06 - 2025/04/27

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren erakusketea Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurreratzeko egindasko argazki-ikerketearen emoitzea da.

Carles Guerrak komisariautako proiektu artistiko honek sarbide-politika barri bat irudikatzeko dei egiten deusku, zentralaren helburua memoriari buruzko eztabaida publiko batera edegiteko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteetan dau Lemoizko multzoko eraikuntzen zatiak benetako neurrian proiektauta.


Ezkerretik eskuinera: Ixone Sádaba artistea; Carles Guerra, komisarioa; Ianire Anaya, Giroa - Veoliako Zuzendaritza Nagusiaren albokoa; eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.



Ordutegia:

Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara 

'Visiones cuanticas'

2025/02/21 - 2025/06/08

Donostian, Tabakaleran. |Berbaldiak

Visiones cuánticas ikuspegi artistiko eta zientifikoak buztartzen dituan erakusketea da, giza ezagutzaren mugak eta uniberso kuantikoaren aukera amaibakoak aztertzeko.

Erakusketea CERN ikerketa zentroaren, DIPCren eta Tabakaleraren arteko nazinoarteko lankidetzearen emoitzea da eta Basilea eta Eindhoven urietan be ikusgai egongo da.

Erakusketan Mónica Bello Arts at CERNeko zuzendaria da komisarioa eta nazinoarteko hamaika artista nabarmenen lanak batu ditu: Jaione Camborda 2023ko Urrezko Maskorraren irabazlea, Abelardo Gil-Fournier, Adriana Knouf, Joan Heemskerk, Semiconductor (Ruth Jarman & Joe Gerhardt), Nicole L’Huillier, Libby Heaney, Yunchul Kim, Alice Bucknell, Marina Rosenfeld eta Yuri Pattison.

Ordutegia martitzenetik domekara: 11:00-13: 00/16:00-20: 00 | Erakusketa-aretoan.

'Kolektiboa'. EHUko Pintura Masterreko irakasleak

2025/02/21 - 2025/05/02

Bilboko Desio Art Spacen (Dos de mayo, 12). |Erakusketak

'Laberinto'. JUAN CARLOS EGUILLOR

2025/03/01 - 2025/09/28

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

'Kontserba-fabriketako andrazkoak. Beti eskamak kentzen'

2025/03/04 - 2025/04/25

Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6- Hirugarren pisua). |Erakusketak

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak ahanzturatik berreskuratu dau konserba-fabriketako andrazkoen, bost mendetan Bizkaiko arrantza portuetan beharrean ibili diran eta gaur egun be badabizen emakumeen, lana, argitalpen baten eta argazkiak, dokumentuak, margolan baten erreprodukzinoa, lekukotzak jasoten dituan bideoa eta hainbat tresna (lanabesak, sareak, arropak, litografiak...) batzen dituan erakusketearen bitartez.

'Ardatza Neurtuz'.

2025/03/28 - 2025/06/29

Barakaldon (Orconeran, Andikollano Kalea, 33). |Erakusketak

Erakusketeak giza gorputzak industriagaz dauen zerikusi, hartu-emon eta narratibakaz dau zerikusia. 12 emakume artisten lanen bitartez, gogorarazoten deuskue giza gorputza dala industriaren lehen neurria. Aurkezpenean Tamara García Iglesias izango da, Ardatza Neurtuz erakusketako komisarioa. Erakusketea izango dan tokia, Orconera eraikin barriztuak, zerikusi handia dau erakusketearen helburuagaz, izan be, industria ondarea balioan jarteagaz.

Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo.

2025/04/02 - 2025/04/30

|Umeen Txokoa

Programa honek Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu nahi dau uriko auzoetan, Udaltegietara eta Liburutegietara umeei zuzendutako ipuin kontalariak ekarriz.

Sartzea doban da, aforoa bete arte, baina Liburutegietako saioetan aurretik izena emotea beharrezkoa izango da. Epea saio bakotxa baino 15 egun lehenago hasiko da.

Ikuskizunak Begoña,
 Abando, Errekalde eta Basurtu/Zorrotzako udaltegietan izango dira.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Triskantzatik Esperantzara. Guztion Ondarea II'.

2025/04/04 - 2025/09/30

Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Ricardo Abaunza erakusgela barrian. |Erakusketak