2026/10/29 19:00
Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean. | Ikus-entzunezkoak'Estres' film kubatarra eta barriketaldia zuzendariagaz.
Iurretako Udalak, Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazinoarteko Jaialdiagaz eta KCDgaz lankidetzan, Estres film kubatarra proiektauko dau datorren eguenean, urriaren 29an, arratsaldeko 19:00retan. Ekitaldian, Marilyn Solaya filmaren zuzendari ospetsuak parte hartuko dau eta herrira joango da bere lana aurkeztera eta ondoren ikusleakaz barriketaldia izango dau.
Proiekzioa Zine Ikusezinaren 18. edizinoaren programazino ofizialaren barruan kokatzen da, Iurretako udalerriak zinema sozialagaz, kultura inklusiboagaz eta artearen bidez errealidade globalei buruzko hausnarketeagaz dauen konpromisoa berretsiz.
Iurretarako benetako pribilegioa da Zinemaldi Ikusezinaren barruan maila horretako zinema-proiekzino bat izateaz gan, Marilyn Solaya zuzendaria be bertan izatea. Bertaratzeak aukera parebakoa eskaintzen deusku dokumentalak jorratzen dituan gaiei buruzko hurreko alkarrizketa aberasgarri eta bertatik bertara egiteko, Ibarretxe Kultur Etxea topagune kultural eta hausnarketa sozialerako gune bizi bezela sendotuz, nabarmendu dabe udal iturriek.
Sartzea doban da baina edukierea dala eta, aldez aurretik izena emon behar da kultur-etxea@iurreta.eus helbide elektronikoan edo 946 20 03 42 telefonoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
