Azkuna Zentroak Olatz Gorrotxategiren '43º13’44’’N' hartuko dau

Bizkaie! 2026-10-27 07:40   Kulturea

Urriaren 29an, osteguna, 19:00retan.

43º13’44’’N persona bakarreko antzerki-lan performatiboa da. Hainbat dokumenturen bidez kontetan dau zelan desagertu zan 1937an Domingo Gangoiti Larrabetzun (Bizkaia), eta bera bilatzeko gaur egungo prozesua.

Domingoren argazkirik ez dagoala aprobetxauta, ikuskizunak bizitza barria asmetan dau berarentzat, Cary Grant erabiliz aktore protagonistatzat. Bidaia berezia proponiduten dau, Juan Gangoitiren gomutearen eta landa-aldeko imajinarioaren bidez, biktimearen anaia eta Olatz Gorrotxategi aktorearen aitita baita Juan.

Testua, bideoa eta zuzeneko irudia tresna nagusi bezela erabiliz, piezeak bizitza faltsu horren patroiak errepetiduten ditu, egiarik absolutuenera heldu arte: 1980ko hamarkadako isiltasuna, familiaren blokeo emozionala eta bakardadea, instituzinoen baliabide faltea, eta dokumenturik eta gomutarik eza. Memoriarik eza.

43º13’44’’N
piezea egileak memoria familiarrean eta kolektiboan egindako bilaketearen emoitzea da. Beste leku baterako bidean topautakoa istorioa da. Irudimenaren mekanismoek memoriaren hutsuneak betetea lortzen dabe. Denpora falteagaitik egin ezin izan genduzan erretratuak dira, hartu ezin izan genduzan itsasontziak edo inoiz atara ezin izan genduzan balak. Performance eta antzerki-dokumentu formako koaderno bitakora bat. Biografia politikokoa.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritzea eta dramaturgia: Olatz Gorrotxategi.
  • Interpreteak: Juan Gangoiti eta Olatz Gorrotxategi.
  • Kamerea: Indi Costa.
  • Lekukotasunak: Adolfo Pastor, Angels Berengueres, Carlos Hernández, Francisco Hernando, José Antonio Naves, José Luis Muriel, Julián de la Morena, Kepa Solís, Liliana Aceves, Mireia Arangoitia, Pilar Muñoz eta Xabier Roig.

    Documento no encontrado 

Aitatu eszenaratzeagaz lotuta, Olatz Gorrotxategik lan honetako tresnak konpartiduten ditu Documento no encontrado tailerrean, zemendiaren 4an, Azkuna Zentroan antzerki dokumental eta politikoari buruz emoten dauen tailer monografikoan. Arte eszenikoetako ikasleei eta dramaturgiako eta arte eszenikoetako profesionalei zuzenduta, bertan sorkuntza eszenikorako tresnak erakutsiko dira, benetakotasunetik eta autobiografiatik abiatuta, eta lekukotzan jarriko da arretea, eszenako dokumentu legez.

Metodologia teoriko-praktiko baten bidez, tailerraren abiapuntua egileak 43º13’44” N izeneko obran arte eszenikoen eta memoria demokratikoaren inguruan egindako ikerketea da.  

Erosi sarrerak hemen.

Olatz Gorrotxategi

Eszenako zuzendaria, antzerkigilea, aktorea eta arte eszenikoetako irakaslea da. Performancean lizentziaduna, arte eszenikoetan diplomatua, eskarmentu handikoa da kudeaketa eta produkzino eszenikoan.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu