Sabina Urracaren eta Laura Fernandezen literaturako irudimena Bilbon
2026-11-11 12:06 KultureaAzkuna Zentroko Gutun Zuria Zabalik programearen barruan, zemendiaren 17an.
Gutun Zuria Zabalik programeak batera batzen ditu erreferentziazko ahotsak, hizkuntza eta egitura narratiboak barritzeko daben gaitasunagaitik. Begirada bereziak eskaintzen ditue orainari buruz, beti bere bertako eta mundu globaleko testuinguruetatik abiatuta, eta gai ugari jorratzen ditue, besteak beste, identidadea, memoria, tensio sozialak, ezagutzearen mugak eta errealidadearen eta fikzinoaren arteko hartu-emonak.
Bastida Aretoa izango da Urracak eta Fernándezek irudimenaz berba egiteko agertokia; magikoa eta boteretsua dan horretaz, gizartean ahultzen dagoanaz eta ha barik inguratzen gaituan ezer ez litzatekeenaz dan bezelakoa izango. Barriketaldian, irudimenagazko fedea izango dabe berbagai, edo irudimena fede, erlijino legez eta, era berean, munduan ez egoteko beharra, tarte batez aldendu edo urtetekoa, edota barrurago joatekoa.
Egileak verba egingo dabe euren egoeraz, (Espioi) edo (Agente bikotxa) izateaz. Hau da, munduan behatzeko eta gauzak batzeko dagoan persona bat, horreekaz askoz handiagoa dan beste zeozer egiteko, bera barik existiduko ez litzatekeen zeozer.
Laura Fernandez
Sei eleberriren egilea da: Bienvenidos a Welcome (Elipsis, 2008), Wendolin Kramer (Seix Barral, 2011), La Chica Zombie (Seix Barral, 2013), El Show de Grossman (Aristas Martínez, 2013), Connerland (Literatura Random House, 2017), eta La señora Potter no es exactamente Santa Claus (Literatura Random House, 2021). Azken eleberriak 2021eko Ojo Crítico de Narrativa Saria, 2021eko Gaztelaniazko Narratibako Finestres Saria eta Las Librerías Recomiendan Saria jaso zituan eta, gainera, aitamen berezia jaso eban Ciutat de Barcelona sarietan.
Fernandezen lana frantsesera, italierara, ingelesera eta japonierara itzuli da, eta bere ipuinak antologia ugaritan sartu dira eta, azkenik, Damas, caballeros y planetas liburura batu dira (Random, 2023). Saiakera txiki bi argitaratu ditu: bata munduari buruzkoa, leku fantastiko lez hartuta, Ness laku misteriotsutik egindako kronika misteriotsu bat, Hay un monstruo en el lago izenekoa (Debate, 2024); eta bestea Jules Verneri buruzkoa, Dos tardes con Jules Verne (Aliantza, 2025). Haren lanik barriena umeentzako eleberri bat da, Helduek ere irakur dezaketena, eta Diminuta casa encantada izena (Random, 2026).
Sabina Urraca
Sabina Urraca (Donostia, 1984) idazlea eta editorea. Eleberri honee egilea da: Las niñas prodigio (Fulgencio Pimentel, 2017), Javier Morote Sariaren irabazlea, Soñó con la chica que robaba un caballo (Lengua de trapo, 2021), Chachachá (Dueto) (Comisura, 2023), El celo (Alfaguara, 2024) El Culturalek 2024ko liburuen artean aukeratua, eta Escribir antes (Comisura, 2025), Bosque Energético argitaletxe argentinarrak argitaratua Diario de novela izenburupean.
Carne Cruda eta El ojo crítico irratsaioetan kolaboratzailea izan da, eta lankidetzan aritu da El País, El Cultural eta Zenda hedabideetan. Caballo de Troya (Penguin Random House) zigiluko editore egoiliarra izan da 2023an eta 2024an, eta Andrea Abreuren Panza de burro (Barrett) eta Laura C. Velaren Seismil (Niños gratis) liburuen editorea ere izan da. Iowako Unibertsitateko MFAren beka (2020), BBVA Fundazioaren sorkuntza literariorako Leonardo beka (2022) eta Montserrat Roig idazketa-beka (2025) jaso ditu (2025).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
