Birlek Ander Deunaren jaia ospatuko dau datorren astelehenean, zemendiaren 30ean

Bizkaie! 2026-11-27 07:40   Kulturea

Jardunaldia 12:00etan hasiko da Ander Deunaren ermitan egingo dan mezeagaz.

Birleko sei auzokideri omenaldia egingo jake Birleko Ermitalde Gizarte Kultura Alkarteak Mungiako Udalaren laguntzeagaz atondutako ospakizunari amaierea emoteko, mokaua eta trikitixea izango dira.

Herriko jai-egutegian ohikoa dan ospakizun honek auzokideak ermitearen inguruan batuko ditu. Birleko Ermitalde Gizarte Kultura Alkarteak Mungiako Udalaren laguntzeagaz atondutako jardunaldiak tradizinoa, musikea eta auzokideei egindako autortzea buztartuko ditu.

Egitaraua eguerdiko 12:00etan hasiko da, Ander Deunaren ermitan egingo dan ohiko mezeagaz eta jarraian, 12:30ean, Birleko sei auzokideri omenaldia egingo jake. 13:00ean, barriz, mokaua eta trikitixa doinuak izango dira protagonista, bertaratutakoek alkarregaz jai-giroaz gozetako aukerea izan deien.

Ander Deunaren ermitea Birleko ondare historiko eta erlijiosoaren adierazgarrietako bat da. Harrezkero, auzoko tradizinoei eta gizarte-biziteari lotutako alkargunea izan da. Ospakizun horren bidez, Birlek bere ohiturei bizirik eutsen deutsee, eta Mungiako auzoen nortasuna jagoten, auzokideen arteko hartu-emonak sendotzen eta tokiko tradizinoak belaunaldiz belaunaldi transmitiduten laguntzen dau.

Mungiako Udalak herritarrak Birlera hurbiltzeko eta jai-egun honetan parte hartzeko animetan ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu