Gasteizko Santa Maria Katedrala 2026ko Spain Travel Awards-eko finalista izentau dabe
2026-11-17 07:40 KultureaKultura Ondarearen Kudeaketa Onenaren kategorian.
Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedrala 2026ko Spain Travel Awards-eko bost finalistetako bat da, Kultura Ondarearen Kudeaketa Onenaren kategorian. Bereizketa horrek ondarea konserbetako, berreskuratzeko eta balioesteko egindako lana autortzen dau. Gainera, kategoria hori sarien bigarren edizino honetan sartu da lehenengo aldiz.
Katedralak beste lau kultura erreferentegaz konpartiduko dau hautagaitzea: Any Gaudí 2026gaz, Flamenkoagaz, Jameos del Aguagaz eta Alhambra eta Generalifeagaz. Horreek guztiek kultura ondarea jagon, kudeatu eta proiektetako modu desbardinak irudikatzen ditue eta proiekzino handia dabe estaduan eta nazinoartean.
Finalisten talde horretako kide izateak aukerea emoten dau harro egoteko eta Arabako ondarea kultura erreferentzia handi batzuekaz batera kokatzeko. Hautaketeak Santa Maria katedrala berreskuratu izana konserbazinoa, ikerketa eta dibulgazinoa buztartzen dituan erreferente bihurtutako proiektu baten balioa autortzen dau.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputaduak zehaztu dauenez, hautaketea guretzat harro egoteko modukoa da, gure ondarearen nazinoarteko dimensinoaren aautortzea da. Lehenengo mailako monumentu batez gabiz, erreferentea baita bere historiagaitik, baina baita eredu bihurtu dan berreskurapen, konserbazino eta dibulgazino eredu izateagaitik be. Hautagaitza honek aukerea emoten deusku Araba kultura erreferente handiakaz batera kokatzeko eta gure lurraldeak eskaintzeko dauen guztia erakusteko.
Beste alde batetik, Santa Maria Katedrala Fundazinoko zuzendari kudeatzaile Jon Lasak nabarmendu dauenez, sariaren finalistak izatea aspalditik egiten gabizen lanaren eta, batez be, ondarea ulertzeko eta kudeatzeko moduaren autortzea da, Santa Maria katedrala eraikin historikoa baino askoz gehiago: ikerketa, konserbazinoa eta dibulgazinoa lotzen dituan proiektua da eta ondarea gizartera hurbiltzea lortu dau. Hautagaitza hau nazinoartean proiekzinoa daben kultura erreferente handiakaz konpartidutea aukera ederra da lan horri ikusgarritasuna emoteko eta katedrala eta Vitoria-Gasteiz lehen mailako erakusleihoan kokatzeko.
2026ko Spain Travel Awards sariak emoteko ekitaldia abenduaren 1ean egingo da, Madrilen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
