'Zerumugara agertu. Chillida anaiak, Eduardo eta Gonzalo Zabalagan'
2026-11-18 07:45 KultureaZemendiaren 20tik 2027ko martiaren 7ra arte.
Zerumugara agertu. Chillida anaiak, Eduardo eta Gonzalo Zabalagan erakusketea Gonzaloren pintura eta Eduardoren eskultura-lana buztartzen dituan lehenengo erakusketa bateratua da. Alicia Chillida da komisarioa eta euren oinordekoek bultzatuta, erakusketeak artisten lana aztertzen dau, hareen sorkuntza-lanean hartutako espiritu zorrotz eta sendoari jarraituz.
Gonzalo Chillidaren jaiotzearen mendeurrengaz (1926) bat eginez, erakusketeak uniberso sortzaile bi batuko ditu lehenengoz. Hizkuntza artistiko desbardinetatik abiatuta, naturearen, hutsunearen eta isiltasunaren inguruko ardurak konpartiduten ditue biek. Holan, Gonzaloren pinturearen giro metafisikoak Eduardoren eskultureagaz berba egingo dau; azken horren lana grabedadearen kontrako etenbako matxinadak marketan dau, materiaren eta espazioaren esplorazinoan.
Erakusketarako artxiboen inguruko ikerketa-lan garrantzitsua egin da eta Gonzalo Chillidaren zenbait obra berreskuratzeko aukerea emon dau, 2008an hil zanetik lehenengo aldiz ikusi ahal izango diranak. Haren legatuaren zati bat, Bilboko Arte Ederren Museoan gordeta dagoana, Chillida Lekura ekarriko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
