'Aliron!' da Athleticek bere tituluak ospatzeko erabilten dauen oihua

Bizkaie! 2026-11-23 08:32   Kulturea

Antzerkia, musikea, jantzea eta ikus-entzunezkoa, familia osoarentzat.

Etimologia hedatuenaren arabera, all ironetik dator, dana kaltzaindua, Bizkaiko meatzari britainiarrek mineral puruzko betegaz joten ebenean oihukatzen ebena.

Norberaren idea hobeto gorpuzten dauen kluba langile ingelesen eta bilbotar gazteen arteko partiduetatik jaio zan eta ingelesez ospatzen ditu bere garaipenak. Paradoja horretatik sortzen da ikuskizun honen bueltako  galderea: zer da hemengoa izatea?

Hori konpartiduteko, BBK Sala estadio bihurtu dogu, uri hau ezagutu, abestu eta alkarregaz hunkitzen gaituan lekua. Barre egiten gatoz, garena ospatzen eta gizarte bezela begiratzen. Desio horregaz esperientzia emozional kolektibo berezia sortu dogu, Athleticen historian zehar bizi izan doguna eta gehien inporta jakuzan balioetako batzuk barruratzen dituana: aniztasuna, bardintasuna, kide izatea eta adiskidetasuna.

Gauero urtetan daben hamaikatxu lekutatik datoz: Bilbo, Getxo, Ermua, Zumaia, Montevideo, Santiago de Chile, El Jadida edo Meknes. Eta danak hemengoak dira.

Ondo etorri ospakizun honetara. Guk beste gozauko dozue.

Ane Pikaza eta María Goiricelaya

BBK Aretoa San Mames bihurtu da, inoiz jokatu ez dan finala jokatzeko. All Iron-ek mende bat baino gehiagoko historia zuri-gorria dau: Miguel Jones, Lamiakoko Ingelesen Zelaian jokatutako lehenengo partidaa, galdutako finalak, berrogei urteko itxaronaldia eta La Cartujako penaltiak.

Obreak futbol globalean baliokiderik bako filosofia dauen klub bati buruz gabiz: harrotasuna, harrobia, dana erosten dauen kirol baten kontrako erresistentzia. Filosofia horrek kanpoan ixten dauenaz be bagabiz. Bizkaira heldu eta Athleticen etxe bat topau daben personen ahotsen bidez, «gu» horren parte nor dan eta nork erabagiten dauen galdetzen da.

Antzerkia, musikea, jantzea eta ikus-entzunezkoa jai handi bihurtutako familia osoarentzat, baita estadio bat sekula zapaldu ez dauenarentzat be.

Antzezleak

  • Aitor Borobia.
  • Salah El Jakoubi.
  • Sambou Diaby.
  • Pato Fry.
  • Nagore González.
  • Fouad Guendoul.
  • Mikel Kaye.
  • Juan Esteban Montoya.
  • Ane Pikaza.
  • Egoitz Sánchez.
  • Oier Sola / Lander Otaola.
  • Ibon Belandia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu