Zemendiaren 18an, iluntzeko 19:00retan, 'Lobo' lanaren Euskadiko estreinaldia hartuko dau Azkuna Zentroak
2026-11-16 09:40 KultureaeszenAZ Zentroaren arte bizien denporaldiaren barruan.
Aurora Bauzà eta Pere Jou sorkuntza eszeniko garaikideko erreferenteak dira eta obra honetan giza ahotsa eta hizkuntza eta narratiba barriak sortzeko dauen ahalmena jorratzen ditue. Obra barria, Lobo, Alonso Lobo konpositore errenazentistearen De lamentatione Ieremiæ Prophetæ (1602) musika koralean oinarrituta dago. Bilboko Azkuna Zentroan eskainiko dabe zemendiaren 18an, iluntzeko 19:00retan.
Kantu kolektibotik eta paisaia koreografiko eder eta denporaz kanpoko batetik abiatuta, Lobo obreak polifonia eremu musikaletik arlo eszenikora eroaten gaitu, konhpartidutako presentziaren indarra eta komunidadean batzeko formak barriro topetako beharra aztertzeko, gero eta bakartuago gagozan testuinguruan.
Berarik eta eta testurik barik, hasieran Aste Santuan interpretetan zan polifonia batetik abiatzen da piezea, eta esangura barri batez jantzitako esperientzia sensoriala eregiten dau. Ahotsa, mpbimentua eta argia korapilatu egiten dira sorkuntzan. Lanak animetan gaitu begiratzeko ikusgarri bihurtzen danari eta ezkutuan edo esan barik geratzen danari jaramon egin deiotsagun.
Zintzilik dagoan eskultura handi baten inguruan egituratzen da espazioa. Eskulturea eten barik aldatzen da, berbetan dabil antzezleakaz, lotura, nahi, keja eta tensinoen adierazpen fisiko bihurtuz. Holan, ahotsa ez da jazoera musikal hutsa, eta hartu-emonetarako, orientazinorako eta alkar autortzeko keinu bihurtzen da.
Aurora Bauzà eta Pere Jou
Aurora Bauzà eta Pere Jouren praktika artistikoak konposizinoa, sorkuntzea eta interpretazinoa buztartzen ditu, eta arte eszenikoen abangoardian dago. Euren ikerketa nagusiaren ardatzak dira giza ahotsa eta gorputzeagaz, mobimentuagaz, espazioagaz, agertokiagaz eta argiagaz dituen lotura korapilatsuak. Konposizinoek genero artistikoen muga tradizionalak gainditzen ditue eta musikea hartzen dabe ezaugarri fisiko, eszeniko, bisual, dramaturgiko, adierazkor eta poetikoak dituen alderdi askoko entidade bezela.
Bauzà Mallorcakoa eta Jou Bartzelonakoa da. Jakin-min obsesiboa dabe gizaki garaikidea ulertzeko, esangurea sortzeko mekanismoen bidez, identidade indibidualak eta kolektiboak eregiten parte hartzen daben horreen bidez.
Euren sorkuntza eszenikoek giza ahotsa eta identidadearen konplexutasuna aztertzen ditue, ikuspegi, formatu eta gailu eszeniko askotatik, baina guztiak bateratuta dagoz konpromisoa baitabe giza ahotsaren bidez narratiba dramaturgikoak sortzeko.
Antzerkia, jantzak eta musikea urtea amaitzeko
eszenAZ programazinoak abenduan jarraituko dau, jantzearen, musikearen eta antzerkiaren mugak eta beste lengoaia artistiko batzuekaz dabe alkarrizketea aztertzen dituen proposamenakaz.
- Abenduaren 3an Mal Pelo —2009ko Dantza Sari Nazionala— helduko da Bach en familia lanagaz, nazinoarteko kritikak bere osogai emozionalagaitik goraipatutako piezea. María Muñoz konpainiako zuzendarikideak Bach bakarkako lana jantzearen eta zuzeneko musikearen arteko topaketa intimo bihurtzen dau; hainbat belaunaldi batzen ditu mobimentua, memoria eta gorputz-hizkuntzearen transmisinoa esploretako.
- Urtea María Marínen kontzertuagaz amaituko da, abenduaren 17an, Auditorioan. Kantaria, gitarristea eta konpositorea, artisteak begirada berezia eskaintzen deutso flamenkoari, bere musika-prestakuntzatik eta Israel Galván lako figurakaz izandako esperientziatik abiatuta.
Sarrerak salgai dagoz azkunazentroa.eus webgunean eta AZ Infon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
