'Aztarnak. Egindakoari buruz itzuli: erregistratzeko eta berridazteko praktikak'

Bizkaie! 2026-11-18 12:08   Kulturea

Bilboko Uribitarte Aretoan izango da zemendiaren 20tik 2027ko urtarrilaren 31ra arte.

Aitatu erakusketan praktika profesional bi batzen dira —Ainara Martinena, artista eta kultura-kudeatzailea eta Jon Begiristain Mitxelenarena, arkitektoa—. Euren ibilbideek diziplina diferenteak ditue abiaburu baina proiektua prozesu edegia da ikertzeko, hartu-emonak ezartzeko, testuinguruak aktibetako eta aukera gehiago sortzeko. Erakusketa hau Komisariotza Programearen III. Deialditik aukeratutako proiektua da. Komisarioak dira Ainara Martin, artistea eta kultur kudeatzailea, eta Jon Begiristain Mitxelena, arkitektoa.

Fundación BilbaoArte Fundazinoaren bilduma artxibo berezia da testuinguru garaikidearen barruan: ez obra zarratuen metaketa legez, iragatxezka praktika multzo bezela baino. Osotzen daben piezeak, kasu askotan, egonaldien, prozesu edegien eta ikerketa-uneen emoitzea dira, eta horrek irakurketa azken objektutik agertzeko baldintzetara eroaten gaitu.

Testuinguru horretan, erregistroa ez da ulertzen dokumentazino-tresna osogarri bezela, jarduera artistiko moduan oinarrizko zeregina beteteko. Erregistreteak ez dakar konserbetea, produzidutea, ordenetea, etetea eta berraktibetea be badakar. Holan, erregistroa lan-espazio bat da.

Egindakora bueltau: erregistroa, prozesua eta gainerakoa ikuspegi horretatik irakurtea proponiduten dau, aztarnak, saiakerak edo zatiak lako lanak batuz. Artista-liburuek, estudio materialek, argazki-sekuentziek eta objektu-metaketek ekosistema berezia osotzen dabe, berbea, irudia, trazua eta gainerakoak hierarkia egonkorrik barik bizi dira. Erregistroaren izaera eleaniztun horrek ez dau esperientzia kode bakar bihurtzen, baizen inskripzino-modu ugaritan zabaltzen dau.

Logika lineal edo kronologiko batetik urrun, errepetizinoa, berrirakurketea eta desplazamendua errazten dituan ibilbidea planteetan dau erakusketeak. Publikoa ez da sartzen kontakizun zarratuan, baizez elementu bakotxa beste elementu batzuekaz berrinterpretau edo konektau daitekeen sistema batean. Alde horretatik, begiratzeko ekintzea erregistretako ekintzara hurbiltzen da: esangurea behin-behinean hautatu, erlazionau eta eregitea eskatzen dau.

Artisten lanek eta proposamenek erregistroa ulertzeko modu ugari erakusten ditue: artxibo material, zeinu-sistema, narrazino-gailua edo nortasuna eregiteko tresna bezela. Kasu guztietan, aurkezten dana ez da ondorioa, fase bat baino, amaitu barik egon daitekeen prozesu baten barruan. Lanak batu baino gehiago, euren arteko hartu-emonak aktibetan ditu erakusketeak, bildumara hurbiltzea proponiduta. Holan, erregistroa ez da memoria estatiko lez agertzen, jarduera artistikoa eten barik pentsau, mobidu eta berregiten dan eragiketa-eremu lez baino. Horretarako, 77 artelan eta 74 artista eta kolektibok osotzen dabe proiektua, eta BilbaoArteren parte izan dira produkzino artistikoaren zentroaren hogeita zortzi urteetan.

Proiektua osotzeko, Espainiako zeinu-berbakerara egokitutako hainbat bisita gidatu (abenduaren 2an eta urtarrilaren 13an euskeraz eta gaztelaniaz (abenduaren 16an eta urtarrilaren 27an), 19:00retan, eta MAUSHAUSek, artearen eta arkitekturearen inguruko idea bereziene laborategiak, landutako programa publikoa eduki pedagogikoak diseinetako, bai eta olgeta-ikaskuntzarako objektuak eta lekuak be. Carlos Arrutik eta Anabel Varonak zuzendutako proiektuak kontzeptuak olgeta, ekintza eta performanceen bidez transmitiduteko metodoak bilatzen ditu, daukagun olgeta-gaitasuna sustatuz. Hiru deriba edo 2 orduko iraupena daben saioak hartzen ditu (zemendiak 24, abenduak 1 eta abenduak 15, 18:00etatik 20:00etara, aldez aurretik webgunearen bidez formularioaren bidez izena emonda), erregistretako eta arrastoa ixteko ariketaz jaubetzeko hainbat ekintzaz osotutako ibilbidean banatuta.

Era berean, erakusketeari buruzko argitalpen bat argitaratuko da, Entretiempo Diseinu Bulegoak diseinautakoa, Ainara Martinek eta Jon Begiristainek aurkeztutako arlo teorikoan sakonduko dauena. Liburua urtarrilaren 27tik aurrera egongo da jentearen eskura.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu