Ilustrazinoaren Egunean Feillet ahiztak protagonista

Bizkaie! 2026-11-11 09:14   Kulturea

XIX. mendeko ilustratzaileak, marrazteko orduan prozesuen eta ibilbideen garrantzia adierazten deuskuenak. 

Igaz bezela, mapa batean jaso ditue ilustrazinoa protagonista daben lekuak eta proposamenak. Aurten, mapea gauzatzeko, oinarrizkoa izan da bazkideen artean osotutako lantaldeen lankidetzea. Eskerrak emon nahi deutseegu Iker Oruetari, Olaia Martinez Altuna eta Maider Leturiagaz batera mapa digitalaren ardurea hartu dauelako. Bestalde, Paul Caballerok mapa papelean diseinau dau. Hareei esker dago mapea

Kontuak kontu, aurten fanzine txiki bat egin dabe Feilleten historiagaz, eurek eta gaurko egileek irudiztatua. Esker mila Amaia Hannebutte, Sara Morante, Iñaki Landa, Maite Gurrutxaga eta Maite Rosenderi. Bidaia Koadernoa izenburuagaz, fanzine hau bertaratutakoei emongo jake jardueretan.

Ganerakoan, jarduerak jasoteaz gan, alkartetik hainbat proposamen egin ditu:

- Erakusketak: Ilustratzailearen Eguna Donostian eta Bilbon. Zemendiaren 2an izan zan inaugurazinoa Bilboko Burtsa Jauregian eta oso harrera eskuzabala izan eban.
- Donostian, Feillet ahiztei omenaldia (abenduaren 13ra arte) eta euskal ilustrazinoaren joana eta oraina (urtarrilaren 24ra arte).
- Baionako Euskal Museoan, 
topaketa berezia izan da, Amaia Hennebuttek, Feillet ahizten ondorengoak eta Sara Morante ilustratzaileak Ilustrazimoaren Eguna ekimenerako sortutako lanak emon deutsee museoari; Feillet ahizten ondareagaz alkarrizketan dabizan barrinterpretazino bi.

Bilbo, Iruñea eta Gasteizeko informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu