'in situ: Zadie Xa Hazi eredua', 2026ko zemendiaren 18tik 2027ko apirilaren 11ra
2026-11-19 08:05 KultureaKomisarioa: Lekha Hileman.
Zadie Xaren inspirazino-iturriak asko dira: fikzino espekulatiboa, korear folklorea, erritualak, jantzea eta kontakizunak. Amesen, mitoen eta naturaz gaindikoaren bidez ehuntzen dituan elementuak dira, eta horreekaz bizitza garaikidearen ziurbakotasunak esploretan ditu, animaliakaz, natureagaz eta gainerakoakaz ditugun harru-emonei buruzko hausnarketari bide emonez.
Hazi eredua aldi berean da santutegi bat, atalase bat eta espazio oniriko bat: gomutak eta kondairak buztartzen dituan lekua; giza errealidadeak animalien, antxinako nahiz imajinautako errealidadeakaz batzen dituan topagunea.
Margolanak, mobimendudun irudiak, jantzea, argia eta soinua erabiliz, Hazi eredua instalazinoak oinordetzan hartzen dogunari, elikatzea erabagiten dogunari eta sortzen ditugun baldintzetatik era leitekezan munduei buruz hausnartzeko konbidetan gaitu.
Guggenheim Bilbao Museoak in situ: Zadie Xa. Hazi eredua aurkeztu dau, in situ saileko laugarren atala. Erakusketa-sail horretan, Museoak artista animetan ditu, erakustareto jakin baterako berariaz diseinautako obrak sortu deiezan arkitektureagaz hartu-empnetan. Artista garaikide garrantzitsuen proiektu handigurakoak hartzeko plataforma moduan taiutu da, hain zuzen, in situ, eta eskulturearen, instalazinoaren eta multimedia-sorkuntzearen aukerak zabaltzeko lanak erakusten ditu. Proposamen bakotxak zuzeneko hartu-emonak ezartzen ditu Museoko areto berezietako bategaz, arkitekturearen eta irudimen artistikoaren arteko topagune bihurtzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
