Huhezinema Euskal Ikus-Entzunezkoen Jaialdiak 20. urteurrena beteko dau 2027an

Bizkaie! 2026-11-11 08:51   Kulturea

Euskerazko ikus-entzunezkoak baino ez dira onartuko lehiaketan. 



2027an, urtarrilaren 20tik 22ra, jaialdiaren ibilbideko edizinorik berezi eta esanguratsuena izango da. Hamarkada biko bidea egin ondoren, jaialdiak pausu historiko eta estrategikoa emotea erabagi dau: euskerazko lanak baino ez ditu onartuko.

Izen-emoteak polito doaz baina epea zabali¡k dago zemendiaren 15era arte, egun hori be gogoan hartuta.

Sortu zanetik, Huhezinemak ezinbesteko erakusleiho izatea lortu dau zinemagile gazte eta hasibarrientzat. Aurten, 20 urteko konpromiso hori borobiltzeko, euskerazko sorkuntzea ardatz izango dauen edizio berezi bati aurre egingo deutso. Aitatu neurriari esker, atontzaileek euskerazko sorkuntzearen aldeko jarrerea sendotu nahi dau, jaialdiaren izaerea bera indartuz.

Hogei urte ez dira alperrik igaro eta Huhezinemak euskal kulturearen mapan bere lekua finkatzea lortu dau. Edizio berezi honetan, jaialdiak atzerabegirako keinua egiteaz gan, etorkizunera begira jarriko da, euskerazko fikzinoari, dokumentalei eta sormen lan barriei ateak zabalduz. 20. urtemugeak ezustekoak, proiekzino bereziak eta topagune biziak ekarriko ditu.

Atontzaileek aurrerago jakinarazoko ditue zehetasun guztiak, besteak beste, datak, egitaraua, epaimahaia, sail desbardinetako parte-hartzaileak eta bestelakoak. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu