'Hitzen hiria'. Literaktum 2026

Bizkaie! 2026-11-09 12:45   Kulturea

Zemendiaren 9tik 22ra egingo da..

Literaturea uriaren erdigunean jarriz eta alkarrizketarako gune eta topagune bihurtuz, garaiko ardura eta eztabaidei literaturearen bidez, berben jaialdiak irakurle eta sortzaileen arteko zubiak eregiko ditu.

Bitxia: aniztasuna eta ahots isilak da aurtengo gai nagusia. Noren ahotsa entzuten da, eta norena geratzen da isilik? Badira kontetan diran istorioak, eta badira kontau barik geratzen diranak. Bitxia, akaso, ez da urrun dagoana, oraindino begiratzeko beste modu bat behar dauena baino. Gitxiengoen istorioak, ikusezin bihurtzen diran errealidadeak eta identidadeen arteko gatazkak izango dira aztergai Literaktumen.

Euren lanetan gai horreek lantzen dituen sortzaile honeek parte hartuko dabe jaialdian: Joseba Sarrionandia, Elvira Mínguez, Lucía Solla Sobral, Nerea Pallares, Garazi Kamio, Fabio Neri, Ken Bugul eta Sergio del Molino.

Askotariko gaiak lantzen dituenek be euren lanak ekarriko ditue, besteak beste, Juan Gabriel Vásquezek, Jabier Muguruzak, Irati Jimenezek, Máximo Huertak eta Yasmina Rezak. Horreez gan, Uwe Wittstockek, Patricio Pronek, Itziar Ugartek, Manuel Vilasek, Madalena Matosok eta Llucia Ramisek euren sorkuntzen barri emongo dabe eta, horreez gan, Literaktumek aurkezten dau atalean, Kutxa Fundazinoa Literatura Sarietan saritutako Jon Gerediagaren Kontuz, Ikaro! (antzerki saila) eta Nerea Arrienen Gorputzen aldiriak (kontakizun saila) be ezagutzeko aukerea izango da.

Jarduera gehienetan sartzea librea izango da baina zenbait ekitalditara joateko gonbidapena beharko da; holan izango da, Victoria Eugenia Cluben izango diran Joseba Sarrionandia, Jabier Muguruza eta Ángel Marcoren errezitaldia entzuteko, bai eta Okendo Kultur Etxean Juan Gabriel Vásquez, Yasmina Reza eta Manuel Vilasen saioak entzuteko be. Kutxa Fundazinoa Literatura Sariak irabazi dituen egileak entzuteko be gonbidapena beharko da.

Gabriel Aresti Mug(h)arri pieza eszenikoak, Ibilbide Saria emoteko ekitaldiak, Ernesto Is-en Río rojo antzezlanean (Kutxa Fundazinoa Literatura saria gaztelaniaz) oinarritutako soinu performanceak, atzerriko itzultzaileakaz barriketaldiak, bost erakusketek, antzezlanek, afari tematiko batek, ipuin kontaketek, errezitaldiek eta Literaktum Txikiaren barruan atondutako umeentzako eskaintzak osotzen dabe, besteak beste, uri osora zabalduko dan programea.

Literaktum 2026

  • Zemendiak 9

Drapetomania, Joseba Sarrionandia.

Esto ha sucedido, Juan Gabriel Vásquez.

  • Zemendiak 10

Café Mokka, Jabier Muguruza.

La educación del monstruo, Elvira Mínguez.

Comerás flores, Lucía Solla Sobral.

  • Zemendiak 12

Gaupasa Kluba, Irati Jimenez.

Mamá está dormida, Máximo Huerta.

Casos reales, Yasmina Reza.

  • Zemendiak 13

Punto de araña, Nerea Pallares.

  • Zemendiak 14

Marsella, 1940. Los artistas que huyeron del nazismo, Uwe Wittstock.

  • Zemendiak 16

Moebiusen ertzak, Garazi Kamio.

Páramo herido, Fabio Neri.

En todo hay una grieta y por ella entra la luz, Patricio Pron.

  • Zemendiak 17

Egunen alde zuria, Itziar Ugarte.

Islandia, Manuel Vilas.

  • Zemendiak 18

El baobab que enloqueció, Ken Bugul.

  • Zemendiak 19

La hija, Sergio del Molino.

  • Zemendiak 19

Kutxa Fundazinoa Literatura Sariak + Ibilbide Saria.

- Kontuz, Ikaro!, Jon Gerediaga.

- Gorputzen aldiriak, Nerea Arrien.

- Ibilbide Saria: Arantxa Iturbe.

Kutxa Fundazinoa Kluba (Tabakalera), 19:00, EU

Gonbidapenagaz.

  • Zemendiak 20

Zertarako balio du?, Madalena Matoso.

  • Zemendiak 23

Un metro cuadrado, Llucia Ramis.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu