Igshaan Adamsen erakusketea ikusteko azken egunak
2026-10-26 10:48 KultureaZemendiaren 1era arte egongo da zabalik.
Maiatzaren 5etik zabalik dagoan Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa erakusketaz gozetako hauxe astea baino ez da geratzen.
Artistearen tapiz handiakaz, hodeiakaz eta jantza-errastuakaz Museoko bisitariak gehien harritu dituan erakustaldietako bat, hain zuzen be.
Lurmutur Hirian (Hegoafrika) jaioa 1982an, Igshaan Adams artisteak badaki ideologiak gorputza eta ingurunea moldatzen dituala. Ehungintzea, eskulturea eta instalazinoa lako teknikak erabiliz, artisteak sokak, bihiak, alanbrea eta topautako objektuak erabilten ditu arraza, erlijino, sexualidade eta memoriaren arteko loturak islatzen dituen azalera korapilatsuak sortzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
