Gamiz-Fikako Burdin Hesiko Mendi Lasterketa Solidarioak 125.000 euro baino gehiago emon ditu
2026-10-26 09:22 KultureaBokazino solidarioa izan da Burdin Hesiko Mendi Lasterketearen benetako motorra.
2026ko edizinoan batutako 37.253 euro Biobizkaiari emon jakoz gaixotasun arraro neuropediatrikoak ikertzeko.
Gamizko frontoian egindako Burdin Hesiko Mendi Lasterketa Solidaroaren lehen zikloaren balantzea eta amaiera ekitaldia egin ditue. Eperlanda Kultur Elkarteak atondu eban hitzordua, bere lau edizinoetako kirol, komunidade eta alkartasun eragin aparta ospatzeko. Probeak kirolariak, boluntarioak, medikuak eta ikerketa batzea lortu dau, eta memoria historikoa eta kirola itxaropen erreal bihurtzea, lau urtean ikerketa medikorako batutakoo 125.360 euro metatu baitira guztira.
Gala Estepan Aldamiz-Etxebarria Eperlanda Kultur Elkarteko presidenteak aurkeztu eban eta bertan izan ziran, besteak beste, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputadua, Ana Rubio Gamiz-Fikako alkatea eta enpresa babesle eta laguntzaileen ordezkariak.
Kontuak kontu,bokazino solidarioa izan da Burdin Hesiko Mendi Lasterketearen benetako motorra. Ekitaldian zehar, urtez urte batutako funtsen hazkunde iraunkorra nabarmendu zan, beti proiektu aurrendari eta giza balio handiko proiektuetara bideratuak:
- 2023 | 25.040 €— Vall d 'Hebron (Sarkomaren Ikerketa): Amaia Goirigolzarriren gomuteak eta omenaldiak bihotzean markautako lehen edizinoa izan zan.
- 2024 | 30.549 €— Humanizazinoa Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIan: gaixotasun arraroak eta neuropediatrikoak dituen pazienteentzako instalazinoak egokitzeko eta humanizetako bideratutako dirua.
- 2025 | 32.518 €— Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua: Gaixotasun arraro neuropediatrikoen ikerketa aurreraturako.
- 2026 | 37.253 €— Errekor historikoa Biobizkaiarentzat: 37.253 €ko emon jakozan IIS Biobizkaiari, patologia neuropediatriko arraroak aztertzen jarraitzeko.
Azken edizino honetako txekea haso eben Itziar Astigarraga Aguirrek, Gurutzetako Unibersidade Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko buru eta Biobizkaiko Onkologia Pediatrikoko koordinatzaileak, eta Virginia Arechavala Gomezak, Ikerbasqueko ikertzaile eta Gaixotasun Arraroetarako Azido Nukleikoakazko Terapien taldeko koordinatzaileak. Horreek eskertu egin eben keinua eta azpimarratu ez dakizue diru horregaz zer egin geinken. Saria Iciar Uriartek eta Aratz Barandiaranek emon eben, lasterketako boluntario zaharrenen eta gazteenen izenean.
Kontuak kontu, indar solidarioa parte-hartzaileen komunidade bati esker izan da posible, hasieratik hirukoiztu egin baita, 3.632 dorsal metatuz: 2026ko edizinoan honetan, 1.200 lagunek egin eben ibilbidea hiru modalidadetan: 600 korrikalari Trail Luzean (37 km), 300 Trail Motzean (13 km) eta 300 persona martxa herrikoian.
Burdin Hesia Mendi Lasterketeak kirolak persona guztiei edegitako tresna izan behar dauela erakutsi eban. Alde horretatik, atontzaileek ohorezko aitamena egin eutsen jarleku egokituetan parte hartzen daben personei eta gogorarazo eben mendiak espazio irisgarria izan behar dauela, eta bertan oinarrizkoa ez dala lehenengo heltzea, alkarregaz bizi, gozau eta hesiak eraistea baino.
Bestalde, Antton Luengo Celayak, Trail Laburreko 2. sailkatuak, bere saria eskudirutan emotea erabagi eban lasterketearen ongintzazko kausari. Eta atontzaileek oroigarri bat emon eutson Mikel Mañas Senderos mediku eta korrikalariari, preminazko osasun-arretea beste lasterkari batzuen aurretik jarri baitau, bere lehiaketa-denporen aurretik.
Zikloa zarratzea eta geldialdia 2027an
Lau urte honeetako balantzearekin, Alasne Urkia eta Asier Larrabe aurkezleak partaide dituan talde atontzaileak, eskerrak emon eutseen kirolari, erakunde laguntzaile, babesle eta boluntario guztiei baldintzarik barik parte hartzeagaitik. Parte-hartze eta diru hori lortu ondoren, probeak antolaketa-geldialdia iragarri eban 2027. urteari begira, eta harro agurtu eban mendiko kirola bizitzearen, memoriaren eta itxaropenaren benetako eragile bihurtu daitekeela erakutsi dauen etapea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
