XVII. Mila Musika Haria Bilbon

Bizkaie! 2026-10-26 11:54   Musikea

Kontzertuak Bertendona Institutuan izango dira, 19:00retan.

Bilboko Udalak Mila Musika Haria zikloaren XVII. edizinoa atondu dau, gitarrak eta hari-instrumentuak protagonista dituen kontzertuak eskaintzeko.

Kontzertuok Bertendona Institutuan egingo dira ondoko barikuetan: urriaren 30ean, zemendiaren 6an, 13an, 20an eta 27an; eta zemendiaren 7an, zapatuan. Saio guztietarako sarrerak (zemendiaren 6koa izan ezik, hau doban izango baita) 5 euroan dagoz salgai. Bertara joan nahi dabenek www.bilbaokultura.eus webgunearen bidez edo Bertendona Institutuan erosi leikiez kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, lekua bete arte.

Urriaren 30ean, barikuan, ekingo jakoa zikloari, Diablues ta Bluezifer taldearen kontzertuagaz. Talde horrek sustrai sakoneko blues akustikoa eta euskal kultura eta doinuak buztartzen ditu. Trío Fa en cuarta taldeak zarratuko dau Mila Musika Haria zemendiaren 27an, barikuan.

Egitaraua

  • Urriaren 6an, ostirala, 19:00retan. Bertendona Institutuan, Diablues ta Bluezifer:

Asier Elorza: abeslaria, gitarristea, dobroa eta tronpetistea.

Mikel Etxeberria: gitarristea eta abeslaria.

Nagore Sanz: kontrabajistea eta bajistea.

Aitor Aranburu: perkusinoa.

Zemendiaren 6an, barikuan, 19:00retan, Juan Crisóstomo De Arriaga XIV. Gitarra Lehiaketearen irabazleak. Sartzea doban, jarlekuak bete arte.

Hego Koreako Minkyoung Jeonek Gitarra Lehiaketako lehen saria irabazi dau bere sensibilidade eta sendotasun tekniko apartari esker, interpretazino bakotxa adierazkortasun sakoneko esperientzia bihurtzeko kapaz dana. 

  • Zemendiaren 7an, zapatuan, 19:00retan, Bertendona Institutuan, LAURA VITAL – Pura Vida.

Laura Vital: abeslaria.

David Caro: gitarristea

Sanlucarreko artista flamenko ospetsuak erabateko zintzotasunaren alde egiten dau, hutsala dana baztertuz eta bere sormen-askatasuna erabiliz, emozinotik.

  • Zemendiaren 13an, barikuan, 19:00retan,. Bertendona Institutuan, LORATU QUARTET – 4D Laukotea.

Ainhoa Bandres: biolontxelistea,

Amaya Arboníes: bibolin-jolea.

Sara Sotes: bibolinjolea.

Irati Pagola: biolistea.

Talde honek Iruñeko inguruneko lau emakume musikari gazteren talentua eta energia batzen ditu.

  • Zemendiaren 20an, barikuan, 19:00retan, Bertendona Institutuan, Jose A. Aarnoutse Trio – Hacer Que Suceda.

Jose A. Aarnoutse: gitarristea.

Jesús Gea: kontrabaju-jolea.

Alejandro Solano: perkusionistea

José Antonio Aarnoutse Cartagenako musikari bat da, holandar jatorrikoa. Musika-formazio sendo eta zabala dauka. Hainbat proiektu artistikotan parte hartu ostean, bere musika-proiektua sortu dau

  • Zemendiaren 27an, barikuan, 19:00retan, Bertendona Institutuan, Trio Fa En Cuarta.

    Yerai Gómara: biolontxelistea,John Cremer: biolontxelistea eta Izei Díaz: kontrabaju-jolea.

Genero klasikoa barritzeko asmoagaz, hirukote honek ikuspegi eregitzailea dauka, moldaketa personalak eta inprobisazinoak sartuz Vivaldi, Hoffmann, Xostakovitx eta beste batzuen lanak eskaintzen ditu errepertorioan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu