2026/10/31 16:00
Mungian, Landetxon. | Jaiak'Gau Baltza - Izena dauen guztia bada'
Mungian, Landetxo Gunean egingo dira edade guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak, 16:00etan gazteentzako ginkaneagaz hasi eta goizaldera arte. Egun osoan zehar, ume eta gazteentzako ginkanak, makillaje-guneak, ibilbide misteriotsua, bildurrezko ipuin-kontaketak, zonbien jaia eta musikea izango dira.
Horrezaz gan, taloak jateko aukerea be egongo da.
Arratsaldeko, 17:00etan, umeentzako ginkanea egingo da, edade-talde bakotxari egokitutako jarduerakaz. Ekimen bietan parte hartzeko, aldez aurretik izena emon beharko da, ekitaldiaren kartelean jasotako QR kodearen bidez.
Hainbat gune tematiko be jarriko dira martxan: Glam Gelea zabalik egongo da 21:00ak arte, parte-hartzaileek Gau Baltzagaz lotutako irudiakaz arpegia pintetako eta mozorrotzeko aukerea izan deien. Ordutegi berean, ausartenek Ibilbide Misteriotsuan parte hartu ahal izango dabe, bildurrezko giroan sartuz.
Era berean, 17:00etatik 19:00retara, Reading Light jarduerea egingo da, bildurrezko ipuinak kontauko baititue kandelen argitan.
Arratsaldeko egitarauak 19:00etatik 21:00etara izango dan Zombie Jaiagaz jarraituko dau. Zonbien munduan girotutako disko-festa izango da.
Beste alde batetik, 19:00retatik aurrera, Aitor Aurrekoetxearen talo postua egongo da zabalik Landetxo Gunean, bertaratzen diranek taloak jateko aukerea izan deien.
Ondoren, gaueko 21:00etatik aurrera, DJ eta SALSEOren eskutik atondutako animazinoak iragarri ditue baina musika eta jai-giroa goizaldeko 04:00ak arte egongo dira.
Kontuak kontu, Mungiako Udalak txiki zein handientzako kultura eta aisialdi-jarduerak eskainiko ditu, misterioa, entretenimendua eta herritarren parte-hartzea buztartzen dituan ospakizunaren barruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
