2026/10/30 19:30
Santurtziko kaleetan. | Antzerkia'Foru Bizia'.
Foru Bizia antzerki obrearen bigarren emonaldiaren agertoki izango dira bihar, Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena modu ludikoan gogora ekarteko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak batera atonduta. Hortzmuga Teatroa konpainiaren eskutik sortutako ekimen komunitario eta parte-hartzaileak jai-agertoki bihurtuko dau espazio publikoa, herritarrei historia eta memoria bizia gerturatzeko.
Jardunaldi honetan Coral Maitia, Santurtzi Kantari, Bihotz Gaztea Dantza Taldea, Zugaitza Dantza Taldea eta Mendi Alde Dantza Taldeak be parte hartuko dabe modu aktiboan.
Ibilbidea Getxon hasi zan urriaren 24an eta Arrigorriagan amaituko da zemendiaren 14an, urriaren 30ean Santurtzitik eta zemendiaren 7an Ermutik igaro ostean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
