Mantalak eta Basque Culinary Centerrek Euskal Sukaldaritza Barriaren 50. urteurrena omendu dabe

Bizkaie! 2026-09-08 07:44   Jan edanak

'Euskal Sukaldaritza Berria: atzo, gaur eta bihar' liburuaren aurkezpenean.





Mantala Basque Gastronomyk, Basque Culinary Centerrek eta Hazi Fundazinoak euskal gastronomia balioan jarteko bultzatutako proiektuak, Euskal Sukaldaritza Berria: atzo, gaur eta bihar aurkeztu dabe K5 Txakolina Upategian. Argitalpena Euskal Sukaldaritza Barriaren 50. urteurrenaren harian sortu da.

Aurkezpen editorial batetik harago, topaketan omenaldia egin jako konpartidutako suetea, produktua, lurraldea eta ezagutzea ulertzeko modua eraldatu eban belaunaldi hari. Euskal Sukaldaritza Barria ez zan sukaldaritza-barrikuntza hutsa izan: ateak edegi zituan, sekretismoa atzean itxi eta trukean, konplizidadean eta begirada kolektiboan oinarritutako lan egiteko modu barria ekarri eban. Liburua idea horretatik jaio da. Andoni Beristain artista bisualak sortutako 50 irudiren eta gastronomiari, kultureari eta euskal gizarteari lotutako personen 50 esaldiren bidez, argitalpenak alkarrizketea proponiduten dau memoriaren eta orainaren artean, argazkiaren eta berbearenn artean, mobimentu ha izan zanaren eta gaur egun oraindino etorkizunera proiektetan dauenaren artean.

Liburuak ez dau mpbimentuaren irakurketa kronologiko edo zarratu bat proponiduten, beste leku batetik barriro begiratzera gonbidetan dau: irudi sinbolikoen, esaldi laburren eta begirada askotarikoen bidez, haren ondarearen zabaltasuna ulertzeko aukerea emonez.

Orrialdeetan sukaldarien, produktoreen, kultur eragileen, kazetarien, artisten eta euskal gastronomiako belaunaldi askotako ordezkarien ahotsak batzen dira. Argitalpenak Euskal Sukaldaritza Barriari beste modu batera begiratzen deutso: gastronomiaren historiako oinarrizko kapitulu lez baina baita gaur egun be bizirik dagoan jarrera lez be. Jarrera horren oinarrian dagoz ezagutzea konpartidutea, bestealandik ikastea, mundura begiratzea eta jatorrira galdera barriakaz bueltetea.

Liburuan jasotako esaldietako batek, Martin Berasateguik sinatutakoak, holan dakar: hacer escuela es transformar la experiencia individual en un patrimonio colectivo, donde el conocimiento se comparte, el compañerismo lo fortalece y cada generación ayuda a crecer a la siguiente, dando lugar a un legado que pertenece a todos.

Elena Arzakek be, argitalpenean parte hartzen dauen kozineruetako batek, sormenetik eta produktutik laburbatzen dau espiritu hori: desde la esencia de la tierra, la pureza del producto, brotar y crear, abrir las puertas a la creatividad, hacer magia con los pucheros, eso es la Nueva Cocina Vasca.

Esangura horretan, Pedro Subijanak mobimentu hori posible egin eban espiritu kolektiboa jagoteko dei egiten dau liburuan: me gustaría que ese espíritu de coopetición, de unión y de respeto entre las diferentes formas de ver la cocina y de hacer país nunca se rompiera por más que cambien los tiempos. Pero sin conformarse. Beti aurrera, denok batera!.

Aurkezpen ekitaldiak Euskal Sukaldaritza Berriaren protagonista izandako persona batzuk partaide izan ditu, baita gastronomia, kultura eta erakundeen esparruko ordezkariak be. Parte-hartzaileen artean izan dira Karlos Arguiñano, Pedro Subijana, Ramon Roteta, Tatus Fombellida, Elena Arzak, Martín Berasategui eta Hilario Arbelaitz urteurren honen esparruan omendutako figurea. Topaketan izan dira Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia eta Amaia Arguiñano, K5 Txakolina Upategiko ekitaldiaren anfitrioiak.

Kulturearen arloan, Miren Arzalluz Guggenheim Bilbao Museoko zuzendariak eta Toti Martínez de Lezea idazleak parte hartu dabe; azken hau be liburuan jasotako ahotsetako bat da.

Argitalpena mahai-inguru batean aurkeztu da, Andoni Beristain irudien egileagaz, Imanol Zubelzu proiektuaren arduradunagaz; Elena Arzak, liburuan parte hartu dauenetakoa eta Euskal Sukaldaritza Berriaren ondarea gertutik bizi izan dauen personetako bat eta Aitor Arregi sektore gastronomikoaren ordezkariagaz eta argitalpeneko ahotsetako bategaz.

Ekitaldia esku-hartze artistiko eta musikalagaz osotu da, euskal gastronomia kultureagaz, lurraldeagaz eta sorkuntzeagaz alkarrizketan jarri eban belaunaldi hari egindako omenaldiaren parte lez pentsauta.

Atzo, gaur eta bihar

Liburuaren izenburuak proiektuaren esangurea laburbaltzen dua: atzo, gaur eta bihar. Atzo, bide bat edegi ebenena. Gaur, ondare hori orainalditik barriro begiratzen dabenena. Eta bihar, jasotako guztia zelan jagon, aktibau eta etorkizunera proiektau galdetzen jarraitzen dauen euskal gastronomiarena.

Mantala Basque Gastronomyrentzat eta Basque Culinary Centerrentzat, argitalpen hau Euskal Sukaldaritza Berriaren ondarea aitortzen eta aktibatzen jarraitzeko borondatearen parte da, orainari interpelatzen dion herentzia bizi gisa ulertuta.

Berrogeita hamar urte aurrerago, historia haretara buelteteak jasotako guztiagaz gaur egun zer egiten dogun galdetzea be esan nahi dau, izan be, liburu honek erakusten dauen bezela, Euskal Sukaldaritza Berriaren garrantzia ez dago itxi zituan plateretan bakarrikk, inaugurau eban jarreran baino.

Liburua laster egongo da eskuragarri Basque Culinary Centerreko online dendan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu